171. Alai Bedi: Argantzuneko udalekuak Hala Bedira bisitan (handiak)

171. Alai Bedi: Argantzuneko udalekuak Hala Bedira bisitan (handiak)

Kaixo entzule!!

Trebiñuko udalekuetara hiru aldiz bisitan joan ondoren, gaurkoan beraiek etorri zaizkigu gasteizko estudioetara. Handien taldeak egindako irratsaioa duzu hemen beheko PODCAST horretan. Gauza pila bat eskaini dizkigute. Albiste batzuekin hasi gara, gero Xabi historialaria elkarrizketatu dugu eta erromatarrei buruz ikasi dugu, amaieran esperimentu baten berri eman digute, ipuin gomendioa… Esatari txiki handi hauei amaitzen ari zaizkie udalekuak… eta Alai Bedirentzat ere oporrak datoz! Ondo pasa udara, entzule maite!!

170. Alai Bedi: udalekuak Argantzunen

170. Alai Bedi: udalekuak Argantzunen

Ongi etorri entzule!

Oraingoan ere Argantzuneko udalekuetan izan gara eta pasa den astean bezala esatari ezinhobeak topatu ditugu! Udaran, neska-mutil pila bat egon ohi dira Argantzunen eta artista hutsak direla argi utzi digute. Irratsaio bikaina egin dute, bi orduz Argantzuneko plazan lasai-lasai, tximeleten (edo atxiamatxien…) baita esperimentu bat martxan jarri ere… eta ondoren… iturriko urarekin jolasten geratu dira! Behean duzue entzungai podcast-a, gozatu!

169. Alai Bedi: udalekuak Argantzunen

169. Alai Bedi: udalekuak Argantzunen

Ongi etorri entzule!

Oraingoan ere Argantzuneko udalekuetan izan gara eta pasaden astean bezala esatari ezinhobeak topatu ditugu! Udaran, neska-mutil pila bat egon ohi dira Argantzunen eta artista hutsak direla argi utzi digute. Asmakizunak, txisteak, jolasak, pelikula interesgarri baten sinopsia…Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

EntzunEntzun
Aratz Ortiz de Elgea (OEE Araba): “Errefuxiatu eta migrante arteko bereizketa egiteak ez du zentzurik; inork ez du ihes egiten nahi duelako”

Aratz Ortiz de Elgea (OEE Araba): “Errefuxiatu eta migrante arteko bereizketa egiteak ez du zentzurik; inork ez du ihes egiten nahi duelako”

Aquarius ontzia Valentziako portura iristeak izandako oihartzuna gorabehera, migratzaileeen egoeraren isla diren hainbat gertakari izan dira 2017-2018 ikasturtearen hondarrean. Migratzaileen eskubideen alde lan egiten duen mugimenduak Mugak zabalduz karabana antolatu du laugarren aldiz: Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik, Andaluziatik, Gaztelatik… ehunka pertsona joango dira Italia eta Frantzia arteko mugara eta Siziliara, errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutu eta egoera salatzera. Aratz Ortiz de Elgea Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba plataformako kideak eman zigun horren berri joan den ekainaren 18an ARABA HIZPIDEn.

168. Alai Bedi: Trebiñuko udalekuak Argantzunen (handiak)

168. Alai Bedi: Trebiñuko udalekuak Argantzunen (handiak)

Kaixo entzuleok!! Zer uste zenuten? Udaran ez genuela irratsaiorik egingo? Bada… Argantzunera joan gara han udalekuak daudelako eta bertan… esatari bikainak aurkitu ditugu! Pasa den urtean esperientzia hartu zuten, eta aurten aditu bihurtuko dira! Entzun, entzun beraien ahotsak!

58 urte beteko dituzte aurten Adurtzako jai herrikoiek

58 urte beteko dituzte aurten Adurtzako jai herrikoiek

Gaur hasiko dira Adurtzako jaiak: arratsaldeko 16:30etik aurrera pilota eguna dute antolatuta frontoian, adin guztietako auzotarrei zuzenduta. Ibai Intxaurrondo jai batzordeko kidearekin hitz egin du gaur ARABA HIZPIDEk eta, egitaraua gogora ekartzeaz gain, aurten jaiek 58. urteurrena dutela adierazi du. Antolatzen hasi zirenetik hona, eredu beretsua izan dute: jai herrikoiak eta parte-hartzaileak antolatzea, auzotik eta auzotarrentzat.

Hitzordu guztiak halabedi.eus/agenda helbidean.

Hondakin-bilketa sistema berria proposatu du Equok, gasteiztarren birziklatze-tasa handitzeko

Hondakin-bilketa sistema berria proposatu du Equok, gasteiztarren birziklatze-tasa handitzeko

Sistema berriak bi abantaila izango lituzkeela adierazi du Jon Ruiz de Infante Equoko kideak ARABA HIZPIDEn: alde batetik, egungo zabor-tasa baino gutxiago ordainduko litzateke, hondakinak ongi bereizi eta birziklatuz gero eta, bestalde, birziklatze-tasa handitzea ere ekarriko luke. Izan ere, Europatik datozen zuzentarauek diote 2020rako hondakinen % 50 biriziklatu behar dela, baina Gasteiz % 30eko tasan dago aspaldiko urteetan. Horretarako, edukiontziak itxita egongo lirateke, eta erabiltzaile bakoitzak bere txartela izango luke irekitzeko.

Aluak proiektua: “Musikaren munduan, lan bikoitza egin behar da emakume bat kontuan har dezaten”

Aluak proiektua: “Musikaren munduan, lan bikoitza egin behar da emakume bat kontuan har dezaten”

Aluak proiektua aurkeztuko du bihar Lorea Burzakok. Mindre Folklore DJ gisa ezaguna den musika-jartzaileak musika-eszenan parte hartzen duten emakumeak ikusaraztea du helburu proiektu honen bitartez. Musikaren munduko alor guztiak biltzen ditu proiektuak: musikariak, teknikariak, ekoizleak, ekitaldi-antolatzaileak, diseinatzaile eta ilustratzaileak. DJak…

Nerabezarotik duen asmoa dela azaldu du Lorea Burzakok, baina egoera pertsonala dela-eta, orain errealitate bihurtu dela. Bihar izango da proiektuaren aurkezpena Herre 74 tabernan, Zaharraz harro jaien egitarauan.

Ekainak 28: gorputz subertsiboek asimilazioari planto

Ekainak 28: gorputz subertsiboek asimilazioari planto

Jatorrizko testua, osorik, Arabako Alean

Ekainaren 28a sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela-eta, Gasteizko LGTB mugimenduko adin ezberdinetako hiru kide elkartu ditugu solasaldian: Sejo Carrascosa, Garazi Beramendi eta Andu Martinez. Gehiago izan zitezkeen, beste batzuk izan zitezkeen, baina esandakoak esan bezala jaso ditugu, kontuak faltan agian bai, baina soberan ez daudelakoan.

2019an beteko dira 50 urte Stonewall Inn tabernako istiluetatik: New Yorkeko taberna hartan biltzen ziren lesbiana, gay eta transexualek poliziaren etengabeko jazarpenari planto egin eta antolatzen hasi ziren, euren eskubideen alde. Gertakari haiek jotzen dira egungo sexu-askapen mugimenduaren aurrekaritzat. New Yorken gertatu zen, baina beste edozein tokitan ere izan zitekeen, baita Gasteizen ere, esaterako.

Stonewall-eko istiluak baino 10 urte lehenago jaio zen Sejo Carrascosa Madrilen, eta bertan hasi zuen LGTB kolektiboaren eskubideen aldeko militantzia, La Radikal Gai izeneko talde mitikoan. Orain dela 25 urte Gasteiza etorri zenean, COGAL izeneko taldean sartu zen, gerora Gaytasuna izango zena. «Borrokatzeko gogoz» iritsi zen. GIBaren inguruko borroka eta bisibilitatea ziren garai hartan lehentasunak, jendearen arteko elkar ezagutzarekin batera: «Gure helburua ez zen asistentzialista, baina jendeak hori behar zuen, eta horretan ere aritzen ginen». Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldean dabil egun Carrascosa.

Gaytasuna izena «ezaguna» egiten zaio Garazi Beramendiri, baina oso urrutikoa. Eta ez da harritzekoa, izan ere 1993an jaio zen gasteiztarra. Andu Martinez, aldiz, 1998an jaiotakoa da eta Gaytasuna taldea ezaguna ere ez zaio egiten. Beramendik talde batean baino gehiagotan militatu du, ez baitzaio gustatzen etiketa bakarrean kokatzea. Martinezen hitzetan, ez da egon Gasteizen gazteentzat «erreferentzia sendoa» izan den talderik azken urteetan. Hala ere, biak dabiltza E28ko koordinadoran.

 

Euskaraldia, eguneroko bizimoduan euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala

Euskaraldia, eguneroko bizimoduan euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala

Euskaraldia egingo dute datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra: euskaraz hitz egin eta ulertzen duten guztien arteko ahrremanak euskara hutsez izatea planteatzen duen esperimentu, ariketa edo jolas soziala. Horretarako, bi figura aurreikusi dituzte: Ahobiziek euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute 11 egunez, eta Belarriprestek, aldiz, euskaraz hitz egiten dutenei trabarik ez ipintzeko konrpomisoa hartuko dute, euskara nahikoa ulertzeko gai izango baitira. Gasteizko jendarteko erreferentziazko 11 pertsonako talde bat aurkeztuko dute bihar, arloz arlo Ahobiziak edo Belarriprestak izango direla erabaki dutenak. Oier Azkarraga Gasteizko Euskaraldiko dinamizatzailea izan da gaur ARABA HIZPIDEn.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies