Haurren Auzoa | Plaza erdira atera dira haurrak

Haurren Auzoa | Plaza erdira atera dira haurrak

Gasteizko Alde Zaharreko guraso talde baten ekimenez, auzoko hainbat gune eraldatzeko proiektua garatzen ari dira hainbat eragile. Txoko horietatik harago doa egitasmoa, ordea, auzo osoan “haurren ikuspegia” txertatu eta herritar guztientzat egokiak diren espazioak berrantolatu eta berriak sortzea duelako helburu. Prozesu horren lekuko izan da Hala Bideo, eta protagonisten ahotsak bildu ditu bideo honetan.

Bideoa: Hala Bideo / Albistea: Arabako Alea


Etxetik irten eta auzoan lasai ibiltzea. Helduentzat ariketa sinplea dena, ez da horren erraza haurrentzat, eta arazo bat izan daiteke maiz. Espekulazioak eta turismoari begirako politikek zaildu egin dute Gasteizko Alde Zaharreko auzotarren bizimodua, eta elkar topatzeko espazio faltak eta ostalaritza kontsumoari loturiko aisiak ere eragin zuzena izan dute haurren egunerokoan. Egoerari buelta eman eta, azken batean, muino bizigarriago bat egiteko helburuarekin, haur eta helduak elkarlanean jarri ditu Haurren Auzoa proiektuak.

Haurrak protagonista izatea. Haiek hitza hartu, proposamenak egin eta beraiekin lan eginez auzoa birpentsatzea du helburu egitasmoak. Francesco Tonucci psikopedagogoak Fano hirian (Italia), 90. hamarkada hasieran, abian jarritako proiektu politikoaren zenbait ideiari heldu zion guraso talde batek joan den udaberrian, auzoa haurren ikuspegitik antolatzeko arduraz, eta ibilbide horren aurreproiektua aurkeztear dira jada; proiektu horren arabera, umeentzat egokia den auzoa antolatuta, herritar guztientzat egokia dena eraikitzen baita.

Alde Zaharrean umeekin bizitzea ez dela erraza gogoratu du Idoia Blanco auzokideak, eta familia askok alde egitea erabaki dutela: “Parkean elkartzen ginen gurasoen artean kezka zegoen, eta egoerari zein irtenbide bilatu pentsatu genuen; Euskal Herri mailan beste proiektu batzuk ere bazirela ezagutu genuen, lanean jarri, eta asteazkenero biltzen hasi ginen”. MaÒaria (Bizkaia) eta Lakuntzako (Nafarroa) esperientziak ezagutu zituzten, kudeaketa modu desberdinak, eta poliki-poliki forma hartzen joan zen Alde Zaharreko proiektua. Diagnosi bat egin zuten lehenengo, eta, horren arabera, espazioak eraldatu nahi zituztela ikusi zuten. “Baina, betiere, umeak ahaldunduta, umeak zentroan jarri eta beraiek protagonista izanik”, azaldu du talde sustatzaileko Aitor Alustizak.

Hobetuz programa

Bidean, Gasteizko Udalak abian jarritako Gasteiz Hobetuz programa agertu zen, udal aurrekontuaren zati bat herritarrek proposatuko proiektuei bideratzeko laguntza. Proiektuak izan behar zuen kudeaketa ereduaren inguruko hainbat eztabaida izan ondoren, Udaleko programara aurkeztu eta herritarrek hala erabakita, Haurren Auzoa proiektuak 200.000 euroko aurrekontua eskuratu zuen. “Hor ere kontraesana dago, obrak egiteko diru-laguntza delako, eta guk indargunea prozesuan jarri nahi dugulako; ez dago dirurik prozesurako, eta guk horri ematen diogu garrantzia”, aipatu du Alustizak. Proiektua osorik aurkeztu bazen ere, bigarren atalerako bideratu du dirua Udalak. Izan ere, aurreproiektua aurkeztu aurretik parte-hartze dinamika zabala lantzen ari dira, tailer eta behaketa saioen bitartez.    

Txatxilipurdi hezkuntza alorreko elkartea eta Nondik arkitektura estudioa bidelagun, prestakuntza saioak izan dituzte gurasoek egitasmoa aurrera atera eta aurreproiektua diseinatzeko. Guztira, 200 bat lagunek parte hartu dute aktiboki atal desberdinetan; besteak beste, Ramon Bajo ikastetxean tailerrak izan dituzte, Goian elkarteak nerabeekin landu du proiektua eta jasotakoa erakusketa batean bildu dute auzokide guztiak proiektuaren parte izan daitezen. Gurasoak haiek izan dira dinamizatzaile moduan aritutakoak, parte-hartzearen inguruko formazio saioak jaso ostean. “Horrek esan nahi du jakintza auzoan gelditu eta zabaldu dela, ez dela soilik kanpoko beste batzuei ordaindutako lana izan…”, nabarmendu du Alustizak.

Auzotik, auzorako

Auzoa bere osotasunean hartuko duen egitasmoa bada ere, haurren topaleku nagusietatik, parkeetatik, hasi dute lana, umeek jolasten duten hiria “hiri bizia” delako, Tonuccik esan zuen moduan: “bizia eta segurua”. Alde Zaharrean hiru gune berriztatzeko proiektua prestatzen ari dira: Etxanobe parkea, Martin Ttipia plazatxoa eta Rafa plaza. Horretarako, lehenik behaketa saioak antolatu dituzte; haurrek jolas-parkeak nola erabiltzen dituzten behatu dute –martxoaren 12tik apirilaren 23ra– jolas-mota ezberdinetan oinarritutako irizpideak jarraituta. Besteak beste, parke hauetan jolasteko eta irudimenerako aukera gutxi dituztela nabarmendu dute, oztopo arkitektonikoak daudela eta gaizki aprobetxatutako espazio berde txikiak.

Haurrekin espazio horien inguruko hausnarketa egin dute eta proposamenak egin dituzte tailer desberdinen bitartez. Jolasteko gutxi dagoela, zoru irristakorrak, argi gutxi eta landare arantzatsuak dituztela aipatu dute, beste hainbaten artean, eta, proposamen ugari ere egin dituzte: ur-putzuak, labirinto eta ohe elastikoak, egun euritsuetarako babes-lekuak, tirolina bat… Irudimenari eraginez, birziklatutako materialekin sormen-lanak prestatu dituzte euren gogoko parkeekin, eta munduko 200 parke baino gehiagoko jolas-guneen artean ere euren gustukoenak aukeratu dituzte. Hala, haurren begietatik sortutako guneak auzoko eragileek bertatik bertara ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izan dute azken egunetan Landatxo gizarte etxean; San Prudentzio egoitzako aiton-amonak, Emakume asanblada, Gasteiz Txiki elkartea edota Hala Bediko kideek parte hartu dute, auzoko beste eragile batzuen artean. “Inor baztertuta sentituko ez den espazioak nahi ditugu, guztien ekarpenetatik jasotako emaitza”, nabarmendu du Blancok.

“200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute aktiboki Haurren Auzoa proiektuan”

Ekarpen eta hausnarketa guztiekin aurreproiektua prest izango dute ekainerako, eta urtea amaitu aurretik lizitatuko dituzte lanak. Parkeetako lanekin batera, halere, auzoko beste atal batzuk ere izango dituzte eztabaidagai hurrengo hilabeteetan. “Ez ditugu hiru irla sortu nahi, hiru utopia txiki; haurrak autonomiaz batetik bestera mugitzea nahi dugu, lasaitasunez, beldurrik gabe”, aipatu du Alustizak. Eta, horregatik, besteak beste, auzoko trafikoari buruzko eztabaida bultzatu nahi dute, haurren joan-etorrietan oztopo handiena izan daitekeena, parkeak kotxez inguratuta baitaude. Trafikoa kentzea konponbidea ez dela onartu arren, trafikoa “lasaitu” daitekeela uste dute. “Parkeen lanarekin batera, paraleloki, eztabaida bat ireki nahi dugu auzokideekin, trafikoarekin zer egin erabakitzeko, egin behar bada; beraiek dira hemen bizi direnak eta nahiak eta oztopoak zeintzuk diren ezagutzen dituztenak”, esan du Alustizak.

Auzoa eraldatu, espazio berriak sortu eta auzokideen arteko harremanetan eragiteko lehen pausoak baino ez direla gogoratu dute Haurren Auzoa egitasmoko sustatzaileek, garaian garaiko beharretara egokituko den proiektua: “Asmoa ez da estatikoa den zerbait egitea, eraldatzen joango dena baizik; oraingo umeak ez dira etorkizuneko umeak izango…  gure asmoa hori da, baina bideragarri nola egiten dugun pentsatu behar dugu”.

HALABEDITAROCK | Bidelapurrak & D-Tox

HALABEDITAROCK | Bidelapurrak & D-Tox

Talde lokalak izango dira protagonistak HalabeditaROCK-en atal honetan. Hala Bedirekin harreman estua duten Ander Solozabal (Bidelapurrak) eta Gindi Auzmendi (D-TOX Distorsión Tóxica) bildu ditugu Herre 74 tabernan. Bi taldeek diska berriekin datoz 2018. urte honetan, eta aitzaki horrekin, gai ezberdinen inguruan aritu dira musikariak: grabazio prozesuak, autoekoizpena eta hiriko eszena izan dituzte hizpide, besteak beste.


#OkupaTUGasteiz | El movimiento popular y la cultura en los espacios autogestionados

#OkupaTUGasteiz | El movimiento popular y la cultura en los espacios autogestionados

A raíz del aniversario conjunto que celebran Hala Bedi, el Gaztetxe de Gasteiz, el Frontón Auzolana y Errekaleor Bizirik durante este año 2018, diferentes movimientos populares pasarán una vez al mes por los estudios de Suelta la Olla para reflexionar sobre el pasado, presente y futuro de estos proyectos y del movimiento popular en su conjunto.


En esta segunda edición, a pocos días del 3º Aniversario del Herri Harresi de Gasteiz, Garazi Arrula y Txerra Bolinaga, históricos miembros del movimiento Eleak y referentes del mundo de la cultura, charlan sobre su relación con estos proyectos, partiendo de su experiencia como militantes del movimiento popular y profundizando en la importancia de los espacios autogestionados para el desarrollo de las luchas populares y la cultura en la capital alavesa.

A pesar de haber nacido y crecido fuera de Gasteiz, ambos han terminado siendo parte del tejido social y cultural de esta ciudad singular que, según sus propias palabras, “no se entendería” sin proyectos como Hala Bedi, el Gaztetxe, Auzolana o Errekaleor.

“La okupación es una herramienta para todas, más allá de la juventud antisistema”

“La okupación es una herramienta para todas, más allá de la juventud antisistema”

La Plataforma de Afectadas por la Hipoteca y el Capitalismo (PAHC) de Manresa visitó Gasteiz recientemente, para ofrecer una charla sobre su experiencia en torno a la okupación, en el marco de la ‘Semana de la Autogestión’, organizada por diversos colectivos autogestionados de la ciudad.



Varios miembros de la plataforma explicaron en los micrófonos de Suelta la Olla que en Manresa, la ciudad catalana con más pisos vacíos por habitante, la okupación de viviendas sigue siendo necesaria “para solucionar las necesidades básicas de la población”.

Este movimiento, que lleva a cabo su actividad en la comarca del Bages, se ha convertido en un referente a nivel estatal, tras recuperar siete edificios destinados a personas desahuciadas o en situaciones de extrema necesidad. A raíz de ello, han desarrollado un concepto de la okupación que va “más allá del típico joven antisistema” y se ha convertido en una “herramienta para todas”.

Gaztetxea, kulturari gorazarre eginez

Gaztetxea, kulturari gorazarre eginez

Gasteizko Gaztetxeak 30 urte bete ditu. 30 urte lehenengo ostikotik eta 30 urte, besteak beste, kulturaz hornitzen muinoko etxea. Zaila da bertan kontzerturen bat ikusi ez duen gasteiztarren bat topatzea: akustikoan, rock soinua, flamenkoa, punka, hip-hopa… Hala Bideok ekoitzitako bideo honetan, bertatik pasa izan diren artista ezberdinak bildu ditugu: Txerra Bolinaga, Belen Nevado, Bingen Mendizabal, Ni Yuta Ni Tuya, Trikoma… Kulturaren gorazarrea egiteko gune aproposenetarikoa izan da Gasteizko Gaztetxea.

 


Larunbatean, apirilaren 21ean, “30 urte” diska aurkeztuko dute. Bertan egongo dira azken lan honetan parte hartu duten talde eta norbanako guztiak. Eta, apirilaren 28an, urteurren egunean, egun handia. Goizetik gauera arte, jaia Alde Zaharrean, artista eta gonbidatu bereziekin.

FRAC: “Quizás hay culos que huelen mejor que España”

FRAC: “Quizás hay culos que huelen mejor que España”

Coincidiendo con su reciente visita al Gaztetxe de Gasteiz, Hala Bideo entrevistó a la Fundación de Raperos Atípicos de Cádiz en una nueva edición de HALABEDItaRAP. En esta entrevista, los tres miembros de la FRAC charlan con la Fundación de Reporteros Atípicos de Gasteiz (FRAG) sobre algunos temas de rabiosa actualidad: el olor de España, los exquisitos gustos de Albert Rivera o Antonio Ferreras, la industria de la música, la libertad de expresión, el discurso de quienes no son racistas pero… y, por supuesto, la presencia de secretas en sus conciertos.


Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak (PDS) konponbideak exijituko dizkio Arabako Aldundiari

Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak (PDS) konponbideak exijituko dizkio Arabako Aldundiari

Martxoaren 21ean manifestazioa egingo dute Gasteizen, Arabako Aldundiari arreta egokia eskatzeko. Azken honek, “pertsona bakoitzak nola bizi nahi duen eskubidea” urratzen duela salatu dute. Gai honen inguruan Gasteizko pertsona ezberdinek dituzten kezkak jaso ditu Hala Bideok: Nagore Gartzia, Jabier Saenz, Helena Espizua eta Bego Ozaeta.


Arabako Aldundiaren politikak gogor salatu dituzte

Otsailean kanpaina aurkeztu zuen Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak (PDS), eta gogor egin zuen Arabako Aldundiaren aurka. Salatutakoaren arabera, “pertsona bakoitzak nola bizi nahi duen eskubidea urratzen du, autonomia bultzatzen ez duten gizarte-politikak garatuz”.

Izan ere, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren bidez jasotzen den diru-kopurua hilean 798€tan kokatzen da, gehienez. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonak menpekotasunik gabe bizi behar direla gogoratu zuen plataformak, komunitate barruan sartzea ahalbidetuz.

Arabako datuak, Bizkaikoekin edo Gipuzkoakoekin alderatuta, latzak dira. Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoen (ZLPE) bidez gizarte-zerbitzuen pribatizazioak nabarmen egin du gora. Araban, 1.000 ZLPE baino gehiago daude, diru publikoa esku pribatuen esku utziz; Bizkaian, aldiz, 300 bat eta Gipuzkoan 200.

Hori gutxi balitz, etxez etxeko laguntza zerbitzuak murrizketak pairatu ditu, “pertsonen beharrak asetzea ezinezkoa bihurtuz”.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskuhartze sozialeko II. Hitzarmen kolektiboan egin zuen azpikontratazioa oinarritzat hartuta, gizarte-zerbitzuen sare publiko osoaren azpikontratazioa, prekarizazioa eta injerentzia gaitzetsi dute.

Aipatutako lan hauetako asko emakumeek egiten dituztela aipatu dute, zaintza lanetan batez ere.

Martxoaren 21ean, konponbiderako mobilizazioa

Honen aurrean, konponbidea eskatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 21ean, asteazkenean, Gasteizen. Konponbidea posible dela uste dutelako Eskubide Sozialen Aldeko Plataformako kideek.

Honen aurrean, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa handitzea ezinbestekoa ikusten dute, zaintza profesionala lehenestearekin batera. “Profesionalak ez direnek egiten dituzten zaintza lanek, historikoki eta gaur egun ere, emakumeek egindako lanaren ikusezintasuna areagotzen dute”.

ZLPE guztiei ematen dieten lehentasuna ezabatzea ere eskatuko dute, hau jasotzen duten pretsonen kopurua murriztuz. Gainera, arazo hauei aurre egiteko, 20/1997 legea zerbitzu publikoetan betetzea exijituko dute 19:00etan Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuko den manifestazioan.

HALABEDITAROCK | Mark Greenway (Napalm Death)

HALABEDITAROCK | Mark Greenway (Napalm Death)

El pasado 7 de diciembre, Napalm Death pasó por la Jimmy Jazz de Gasteiz presentando su último disco ‘Apex Predator – Easy Meat’. Aprovechando la visita de las leyendas del grindcore a la ciudad, los compañeros de Amanecer Drogado se reunieron con su cantante Mark Greenway para hacerle una entrevista redactada por Mikel Cthulhu (Desde el Abismo).


#OkupaTUGasteiz | El 3 de Marzo y el movimiento popular de Gasteiz

#OkupaTUGasteiz | El 3 de Marzo y el movimiento popular de Gasteiz

A raíz del aniversario conjunto que celebran Hala Bedi, el Gaztetxe de Gasteiz, el Frontón Auzolana y Errekaleor Bizirik durante este año 2018, diferentes movimientos populares pasarán una vez al mes por los estudios de Suelta la Olla para reflexionar sobre el pasado, presente y futuro de estos proyectos y del movimiento popular en su conjunto.


En esta primera edición, Amparo Lasheras y Andoni Txasko, históricos miembros de Martxoak 3 Elkartea, charlan sobre su relación con estos proyectos y trazan un recorrido histórico partiendo de la influencia que tuvieron los acontecimientos del 3 de Marzo de 1976 en el movimiento popular que florecería durante las próximas cuatro décadas en Gasteiz.

Así, hundiendo sus raíces en el movimiento autónomo de la época, Hala Bedi comenzó su andadura como radio libre en agosto de 1983, tan solo 6 años después del 3 de Marzo. 5 años más tarde, en abril de 1988, fue el Gaztetxe el que abrió sus puertas como espacio autogestionado en las viejas cocheras del obispado.

Superando numerosas dificultades, ambos proyectos han perdurado en el tiempo, contagiando a la sociedad gasteiztarra valores como la okupación, el asamblearismo o la autogestión. Valores sin los que sería muy difícil comprender la aparición de otros proyectos fundamentales para el movimiento popular de la ciudad: como el Frontón Auzolana, recuperado para el barrio de Alde Zaharra en 2008, o Errekaleor Bizirik, que recuperó el barrio de Errekaleor en 2013 tras largos años de abandono institucional.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies