Haurren aurkako sexu-abusuak salatzeko manifestazioa egingo dute datorren igandean, Algortan

Haurren aurkako sexu-abusuak salatzeko manifestazioa egingo dute datorren igandean, Algortan

Haurren sexu-abusuak ikusarazi eta horien inguruan dagoen inpunitatea salatzeko, manifestazioa deitu dute datorren iganderako, hilak 24, Algortako Telletxetik abiatuta. Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez lelopean egingo dute manifestazioa, eguerdiko 13:00etan, Euskal Herriko hainbat eragilek babestuta.

Patricia Ruiz haurren sexu-abusuen aurkako plataformako kideak adierazi duenez, haurren aurkako sexu-abusuak ingurune hurbilean gertatu ohi dira, haurrak erreferente gisa dituen gizonezkoen aldetik. Oro har, abusuak gertatu eta zenbait urtera jakin ohi dira, oso gutxitan gertatzen baita abusuak ematen ari diren momentuan bertan salatzea. Gainera, ez da kontuan hartzen adin txikikoaren hitza, eta amak kriminalizatu egiten direla ere salatu du Ruizek. Epaile eta forentseek gaiari dagokion prestakuntza egokia ere aldarrikatuko du plataformak.

Berriak 15 urte bete ditu, Euskaldunon Egunkaria gogoan

Berriak 15 urte bete ditu, Euskaldunon Egunkaria gogoan

Gotzon Hermosilla Berriako kazetaria izan dugu gaur Hizpidean.

Espainiar polizi indarrek Euskaldunon Egunkaria itxi zutela 15 urte bete ziren otsailean, eta ekainaren 21ean beteko dira 15 urte herriaren babesari eskerrak Berria egunkaria martxan jarri zela. Gotzon Hermosillarekin hitz egin dugu 15 urte hauetako bilakaeraz, garai berriek dakartzaten erronkez, euskaraz, eta beste hainbat konturen inguruan.

Elkarrizketa osoa entzungai hemen.

Herri Ekinaldi Legegilea abiatu du EHko Eskubide Sozialen Kartak, kalitatezko babes-sistema publikoaren alde

Herri Ekinaldi Legegilea abiatu du EHko Eskubide Sozialen Kartak, kalitatezko babes-sistema publikoaren alde

2008an, krisialdiaren ondorioz egindako murrizketak eta erreformak hasi zirenean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzeari ekin zioten gizarte-arloko Euskal Herriko entitateek. Politika neoliberalak egin beharrean, bizitza erdigunean ipiniko dituzten politikak behar zirela aldarrikatu zuten orduan, baita burujabetzaren beharra ere. Orain, Herri Ekinaldi Legegilea abiatu dute Eusko Legebiltzarrean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta gutxieneko soldata parekatzeko, besteak beste: kalitatezko babes-sistema publikoa aldarrikatu nahi dute modu horretan. Horretarako, 10.000 sinadura behar dituzte, eta gaur ekin diote kanpainari, Legebiltzarreko atarian egin dute elkarretaratzearekin. Urtzi Ostolozaga EHko Eskubide Sozialen Kartako korrdinadorako kidearekin hitz egin dugu HIZPIDEAn.

Belaunaldi ezberdinak eskuz esku lotuta, etorkizuna erabakitzeko

Belaunaldi ezberdinak eskuz esku lotuta, etorkizuna erabakitzeko

“Eman eskua etorkiZUnari” lelopean, ehunka kilometro egingo ditu datorren igandean Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko giza kateak. Donostian, Paulo Muñoak zabalduko du katea: 77 urteko donostiarrak lehen unetik parte hartu zuen Gure Esku Dago ekimenean, eta ziur dago erabakitzeko eskubidea gauzatzea lortuko dela. Beste muturrean, Gasteizen, Aroa Arrizubieta gasteiztar gazteak itxiko du giza katea, Eusko Legebiltzarrean. Arrizubietak 16 urte ditu eta harro dagoela adierazi du “gazte, emakume eta arabar” guztien ordezkaria izango delako.

Momentuz, ez dute elkar ezagutzen, baina elkarrizketa berean bildu ditugu HIZPIDEAn. Datorren igandean, ehunka kilometrok banatuko ditu bata eta bestea, baina milaka eskuren bitartez lotuta egongo dira biak, erabakitzeko eskubidearen alde.

EUSTATeko langileak greban, “Eusko Jaurlaritzak prekarietatea arautu duela” salatzeko

EUSTATeko langileak greban, “Eusko Jaurlaritzak prekarietatea arautu duela” salatzeko

Greba-eguna dute gaur EUSTATeko inkestatzaile eta ikuskatzaileek, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Salatu dutenez, Estatistikaren Euskal Erakundeko langile horiek ez dute kontratu finkorik, eta 28 urte daramate behin-behineko kontratuekin. Jonjo Agirre ELAko kideak esan du “muturreko prekarietatea” pairatzen dutela langileek: 3 eta 4 hilabeteko kontratuak izaten dituzte eta, “zorte apur batekin”, sei hilabeteko kontratuak ere izan ditzakete. 66 langiletik 65 langilek egin dute greba.

Lanpostu horiek sortzea eta, beraz, langileak egonkortzea eskatzen dute inkestatzaile eta ikuskatzaileek, erretiro duina bermatze aldera, izan ere 57 urteko batez besteko adina dute langileek. Kolektiboaren % 80 emakumeek osatzen dute. Batez besteko adin horrekin, ia 30 urte eta gero, hizkuntz eskakizunak exijitu dizkietela ere salatu du Agirrek, eta hori “bereziki mingarria” dela adierazi du, bere burua euskaltzaletzat duen sindikatua baitira.

“Zerbitzu publikoen desmantelazioa”

2010ean salatu zituzten Eusko Jaurlaritzaren praktika horiek guztiak, eta aldeko 101 epai jaso zituzten langileek, baina horrek ez zuen egoera hobetu; Agirreren esanetan, “are lanaldi kaxkarragoak pairatu behar izan dituzte geroztik”. Gainera, hamaika proposamen eta alegazio ere egin dituzte sindikatuek, baina batek ere ez du erantzunik jaso Eusko Jaurlaritzaren aldetik.

Lanaren antolaketa txarra baino, “lanaren antolaketa gaiztoa” dagoela adierazi du Agirrek, behin-behineko konrtatuak eginda ere, EUSTATek azpi-kontratazioak ere egiten baititu. Horrek erakusten du lana izan badela, sindikatuen iritziz. Zerbitzu publikoen desmantelazioaren beste adibide bat dela esan du Agirrek.

Orain, jarrera aldaketa sumatu dute Eusko Jaurlaritzaren aldetik, “langileek greba deialdia egin ondoren”. Aldaketa xumea dela esan du Agirrek eta, beraz, mobilizazioei eutsiko dietela. Gaur Legebiltzarrean gaiari buruzko eztabaida zen egitekoa, baina datorren astera atzeratu dute. Astelehenean, aldiz, agerraldia egingo dute batzordean Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Josu Iradi EUSTATeko presidenteak.

“Ustelak lurpera, bizitza da handiena”

“Ustelak lurpera, bizitza da handiena”

Borroka sozialen astea deitu dute Donostian Maiatzaren 19tik 26ra bitartean. “Bizitza da handiena” lelopean, herri mugimenduko sektore ezberdinetako hainbat eragilek bat egin dute protesta eta aldarrikapen aste honetarako.

Eraikin baten okupazioa publiko egin zen larunbatean, eta hainbat ekintza antolatu dira bertan eta Donostiako beste leku batzuetan aste honetarako. Ekimen berri honetaz hitz egiteko Argi Etxeberria izan dugu Hizpidean.

“Gizarteari gustatuko litzaioke beste eragile batzuek ere elkarbizitzaren aldeko pausoak egitea”

“Gizarteari gustatuko litzaioke beste eragile batzuek ere elkarbizitzaren aldeko pausoak egitea”

ETAk bere desegitearen berri eman eta ia bi astera, Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez izan da gaur HIZPIDEAn. Borroka armatua desagertzeak ekarritako aro berriari ekiteko, Ezker Abertzaleak zein beste eragileek izan beharreko jarrerez eta eman beharreko pausoez mintzatu da Rodriguez, Bilboko Miribillan deitutako ekitaldiaren aurretik.

“Espainiako gobernua barrura begirako mezuak ematen ari da, baina udatik aurrera zerbait mugitzeko aukera dago”

“Espainiako gobernua barrura begirako mezuak ematen ari da, baina udatik aurrera zerbait mugitzeko aukera dago”

Argazkia: Mediabask

Egun batzuk joan dira maiatzaren 3an ETAk bere desegitearen berri eman zuenetik. Gerora, maiatzaren 5ean, iritsi zen Arnagako adierazpena. Denborak ematen duen abantailarekin, erabaki horrek eragindako erreakzioak eta aurrera begirako aukerak aztertu ditugu Enekoitz Esnaola Berriako kazetariarekin. “Luhuso, ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna” liburua idatzitakoa da Esnaola, eta aditu eta lekuko gisa hitz egin dugu berarekin.

Erlijio-irakasleek hezkuntza publikoan dituzten pribilegioak salatu ditu Hezkuntza Laikoa taldeak

Erlijio-irakasleek hezkuntza publikoan dituzten pribilegioak salatu ditu Hezkuntza Laikoa taldeak

Hezkuntza Laikoa taldeak erlijioak hezkuntzan duen pisua salatu zuen joan den astean EAEko parlamentuan. Arantza Kerexeta taldeko kideak HIZPIDEAn adierazi duenez, Espainiak Batikanoarekin duen konkordatuaren ondorioz, EAEko eskola publikoetako erlijio-irakasleek hainbat pribilegio dituzte, hala nola ikasleen ratio murritzagoak eta lanaldi laburragoak. Euren esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez du behar beste egiten LOMCE eta Heziberrin erlijioari ematen zaion garrantzia murrizteko, izan ere, bi plan horien ondorioz, erlijio katolikoak ikasleen espedientea baldintzatuta dago. Erlijio anitz dauden jendarte batean, ulertezin jotzen dute errealitate hori.

Europara begira | Hibai Arbide kazetaria, pertsonen trafikoa egitea leporatutako suhiltzaileen absoluzioaz eta Rouvikonas talde anarkistaz

Europara begira | Hibai Arbide kazetaria, pertsonen trafikoa egitea leporatutako suhiltzaileen absoluzioaz eta Rouvikonas talde anarkistaz

Europara begira jartzen gara astean behin, eta Hibai Arbide kazetariaren txanda izan da gaur. Atenas eta inguruan gertatzen denaren berri ematen digu kazetariak hilean behin, eta gaur Lesbosen egindako epaiketa bat izan du hizpide: Proem Aid elkarteko bi suhiltzaile sevillar absolbitu zituzten atzo bertan, pertsonen trafikoa egitea leporatuta epaitu ostean.

Gainera, Rouvikonas talde anarkistari elkarrizketa egin berrio dio Arbidek: Greziako talderik ezagunena da eta aurki egongo da ikusgai elkarrizketa jasotzen duen bideoa Telesur katean. Estreinatu aurretik, baina, aurrerapen txiki bat egin dio HIZPIDEA magazinari.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies