HAMABIPULGADA AFROBRASIL DISCO DANTZA!

Esta semana nos relajamos y nos entragamos al hedonismo puro de la pista de baile…..dantza!! Empezamos estrenando el esperado segundo volumen de African Scream Contest y le siguen Charly Kingson, The Movers, Pat Thomas, Kassim, Far Out Monster Disco Orchestra….

Celosamente gordea: itsaso bete gorpu

Celosamente gordea: itsaso bete gorpu

manos-inmigrante-bauluz-600x4001Argudiorik ez daukanak, zarata egiten du. Zaunka ere bai, batzuetan. Bere buruaz lotsatzen denak, halaber, besteak barregarri uzteko eginahalak egiten ditu beti. Jendea kontrolpean eduki nahi duenak, pertsona beldurtuak sortzen ditu, berak babestuko dituela zin egiteko gero. Behin goian dagoela, bizitza poker partida bat bihurtzen da. Galtzaileak behar ditu etengabe, bera irabazle ateratzeko. Gorpu bete itsaso ere ez du nahikoa, bere buruaz beste egiteko.

2015-04-27ko saioa. Irakurri osorik gure tumblr-ean, entzun osorik Arrosa sarean

Celosamente gordea: Galeanorenak

Bera ahotsa gehiegi altxa gabe joan da, baina eragin du arrabotsa Eduardo Galeano uruguayarraren heriotzak. Lotsaren muga bera gainditzeraino, eragin ere: Galeanoren esaldi hanpatuz bete dira sare sozialak, XXI. Mendeko erlijio ezkertiar usaineko baten mezu terapeutiko itxuran. Hiltzearen truke ordaindu beharreko prezioa, edo.

Arnas luzeagokoak irratiratu ditugu guk, bi iturritatik: Xabier Alegriak itzulitako “Ispiluak. Mundu ia ororen historia” eta Gerardo Markuletak itzulitako hainbat, Milabidai sailean argitaratutako “Historio hiperlaburrak” bildumakoak eta “Hitz ibiltariak” liburutik atereak.

Celosamente gordean.

2015-04-19ko saioa. Entzun osorik Arrosa sarean

Celosamente gordea: kanpoko eremua

Celosamente gordea: kanpoko eremua

Dziga-Vertov-3 2015-03-22an emandako saioa, entzun osorik Arrosa sarean. Eremuz kanpo irratsaio burkidearekin osatutako erremix desordenatua

Eremuz kanpo kokatzen denak eremuari begiratzen dio. Ez du osotasunik harrapatuko, angeluak markatu dio noraino iritsi, zein ertzetan etsi. Miraila berean, bata alde batean eta bestea bestean, elkarri begira ari diren bi pertsona, bi begi, bi ahots. Irudia hitzarekin nahasten den une paraleloa. Erantzunik ez dakarten metrajeen pilaketa.

Celosamente gordea: letren egia

Zein da letren egia?

Hala jaso dugu, akademiaren formol usainez bustirik: literaturak, kontaketak, narrazioak, bere eremu propioa izan du, eta du. Gero, gaia aztertzen duen adituak bere ustez pentsamendu kritikorako estilo bat, joera bat, hausnarketa-marko bat duenez, eremu horrek independentea izan behar du guztiz, kutsaezina. Artea artea da, eta kitto. Baina, gaia aztertzen duen beste aditu bat etorriko da, beste pentsamendu-testuinguru batetik, eta esango du, letragintzari, unean uneko bizimoduaren isla denez, beste adierazpide batzuekin nahastea komeni zaiola, izan zinema, izan musika, izan bertsoa. poema multimedia, eleberri birtuala, liburu transgenerikoa.

Guk, ez dugu argi zein den letren eremua. Ez dugu argi eremu hori aldatu egiten den, gauzak eremuz kanpo eramaterakoan. Bada esentziarik, oraindik, literaturatik erauzi-ezinekorik? Badago triparik? Literatura hutsa, esistitzen da oraindik?

Gure pentsamendu estiloak horixe agintzen digunez, halaxe egingo dugu gaur ere: ez dugu galdera hori erantzungo.

2015-03-08an emandako saioa. Entzun osorik Arrosa sarean, eta irakurri gure tumblr-ean

Celosamente gordea: Joaten utzi

Joan den urtean, 2014an, hil zen Scott Carpenter. Aurora 7 espaziontziaren barruan lurrari 3 orbitatan egin zizkion bira. Bere irteera bakarra izan zen espaziora, baina askok dute oraindik gogoan bidaia hura.

Kontrol dorrea airean izan zuen Carpenterrek, bidaiaren gehiengoa isilik igaro baitzuen, ezer esan gabe. Diotenez, espazio irekiaren ikusmirak hainbesteko zirrara sortu zion, ez zuela bertatik itzuli nahi. Itxura denez, aurrez beste astronauta batek ikusitako “suzko eulien” bila aritu zen, etengabe, orbitan zebilela, benetan euli kosmikoak ote ziren jakin nahian. Amaieran, kapsulatik bertatik ateratako izoztutako bolatxoak besterik ez zirela ikusi zuen.

Hala ere, ez zuen itzuli nahi. Ia-ia txiripaz salbatu zen: aurreikusita zegoen lurreratze-puntutik ehundaka kilometrotara jausi zen, itsasoaren erdian. Estasian zegoen oraindik, aurkitu zutenean. Ez zuen kapsula ur-azalean mantentzen zuen puzgarritik atera nahi. Irribarrez zegoen, etzanda, zerura begira.

Azken finean, ez zuen denok noizbait desio izan dugun hori besterik sentitu: joaten uztearen desioa, abandonu gozoa.

2015-03-01ean emandako saioa. Entzun osorik Arrosa sarean, eta irakurri gure tumblr-ean

Celosamente gordea: Iragarkien tartea

Celosamente gordea: Iragarkien tartea

IMG_6211Eztanda batekin hasten da espektakulua. Gero datoz hitzak, solte. Belarriak estali ditu eskuekin ikusleren batek. Haurrak zenetik ez du horrelakorik sentitu. Urrutian gertatzen da baina barruan lehertu balitzaigu bezala bizi dugu. Laster behar du. Gerra hotsa portaleraino erakarriko zutela hitz eman ziguten. Pantailari hautsa kentzeaz arduratzen gara gu bi astean behin. Detaileak ez dira behar bezala bereizten bestela. Eta detaileak galtzeak, sinesgarritasuna kentzen dio eszenari. Postariak behar ez den momentuan jotzen du txirrina. Badakigu horrela dela. Inportantea ez da egia den edo ez. Inportantea dena da, egia sortzeko erabiltzen dituzun artifizio horiek denak behar bezala erabiliak izan diren, edo pijama erantzi gabe jarraitzen duzun goizean kalean pasaeran oraindik. Santa Ageda koplak bozgorailuetan. Negarra atera zaio norbaiti. Belarriak estalita dituzte ikusleek, eztanda bat urrutian, espektakuloaren hasiera da.

Itzali argi guztiak behingoz, faborez, ez dezatela hemen gaudenik igarri. Jainkoek, beldurturik, alde egin dute. Telebista utzi digute sikiera.

2015-02-22ko saioa. Entzun osorik Arrosa sarean, eta irakurri gure tumblr-ean

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies