Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana Gasteizen estreinatuko dute
Gaur Beñat Etxepare antzokian ikusgai izango da estreinakoz Gasteizen Ekida arte ekimen sozialistak ekoitzitako antzezlana. 19:00 hasiko da emanaldia, eta ez da sarrerarik beharko, hala ere edukiera mugatua izango da.
50 urte pasa dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zenetik, eta Ekida arte ekimen sozialistatik “poetaren obra eta bizitza oinarri hartura” haren figura oholtza gainean jarri dute.
Baina zein da figura hori? Ekidaren hitzetan, ez dago guztiz argi nor den denok ezagutzen dugun poeta hori “beti gizakiaren alde paratuko zela esan zuena, poesia mailu bat dela aldarrikatu zuena, hil arte euskaldun eta marxista izango zela zin egin zuena. Nor zen, baina, Gabriel Aresti? Ezagutzen al dugu benetan bere izaera eta bere pentsamendua? Etengabe posizionatu zen, baina zein posizio hartu zuen?” galderotan ditu oinarriak Bigarrenez Aresti Etorkizunaren aurrean antzezlanak.
Antzezlanak baina, ez dio iraganari galde egiten, Ekidak “Arestiren figura etorkizunaren aurrean jarrita” erakutsi nahi du. “Ez memoria bidezko omenaldia egiteko, ezpada Arestik oraindik gaurkorako eta biharkorako balio digulako.”
Bilboko kafe antzokian estreinatu zuten antzezlana pasa den apirilaren 13an, Atarrabian eta Kanbon izan dira ostean, eta laugarren aldiz antzeztuko dute gaur Gasteizen. 19:00tan hasiko da gaurko emanaldia eta 75 minutuko iraupena izango du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!