Bigarren aldiz hartu dute ertzainek La Juani
Eguerdiko hirurak aldera berriro ere gerturatu dira ertzainak La Juani bloke okupatura. Oraingoan, aitzakia, goizean desalojatu duten etxean alarma bat ipintzera etorri den teknikoari sarrera bermatzea izan da.
Lekukoen arabera lau pertsona identifikatu dituzte blokearen aurrean zeudelarik, horren ostean, presentzia poliziala areagotzen hasi da. Goizean gertatu bezala, jendea hurbiltzen joan da eta hamarnaka pertsona bildu dira Los Herran kalean. Udaltzainek kalea moztu dute eta oinezkoei ere ukatu diete bidea. Horren ondorioz jende multzo bat geratu da La Juani etxe okupatuaren aurrean eta udaltzainen kordoi atzean beste talde bat.
Los Herran kalea Olagibel kalearekin gurutzatzen den puntuan elkartu dira pertsona gehienak eta presioaren ondorioz udaltzainen kordoia pasatzea lortu dute. Une horretan elkartu dira bi pertsona taldeak eta Ertzainen kordoi aurrean geratu dira.
Tentsioa nabaritzen zen, ez zegoen argi zer zen gertatu behar zena. Blokeko pisu batek okupatuta jarraitzen du eta bazirudien, epailearen agindurik gabe, hau husteko ahaleginak egingo zituztela. Azkenean ez da horrela izan, goizean desalojatu duten pisuan alarma bat jarri nahi zuen jabeak. Horretarako ertzainen zazpi furgoi eta gutxienez bost kotxe mobilizatu dituzte udaltzainen dispositiboa kontuan izan gabe. Lanak bukatu dituztenean, auzotarren presiopean ertzainek alde egin dute.
Gasteiztarrek egun luzea pasa dute La Juani defendatzen, hotza eta euria egin arren indar polizialen presioari aurre egin diote elkartasun erakustaldi bat eginez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!






