Berehalako erantzuna jaso du Voxen propaganda faxista eta arrazistak
Voxek immigrazioaren aurkako mezu faxista eta arrazistak zabaldu ditu gaur Gasteizen, pankarten eta agerraldi baten bidez. Propaganda hori, ordea, berehala kendu dute militante antifaxistek.
Gaur Vox alderdi faxista Gasteizera etorri da mezu faxista eta arrazistak zabaltzera. Goizaldean, Vox Arabak sinatutako immigrazioaren aurkako pankartak agertu dira Gasteizko leku ezberdinetan. Pankartek “en 2039 habrá más extranjeros que vascos en Vitoria” bezalako mezuak zituzten.
Pankartekin batera, eguerdian, Voxek agerraldi bat deitu du Aranako migratzaile eta errefuxiatuentzako etorkizuneko zentroaren aurrean. Antolakunde faxistak sareetan iragarri duenez, bertan Rocio de Meer Voxeko diputatua egon da.
Hala ere, gutxi iraun du kaleetan propaganda faxista eta arrazistak. Ohar baten bidez, Gasteizko GKSk jakinarazi du “militante antifaxisten lanari esker” mezuak berehala desagertu direla kaleetatik, eta Aranako zentroaren ondoan “Faxismoa eta arrazakeria borrokatu. Vox kanpora!” zioen pintada bat agertu dela. Gertatutakoa salatzeko, gazte antolakundeak bideo bat zabaldu du bere sare sozialeetan, eta bertan mezu antifaxista eta antirrazistak ikus daitezke Voxen propagandaren gainean.
FAXISMOA ETA ARRAZAKERIA BORROKATU
Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka, gazte langileok U31 Bilbora! #U31Mobilizatu pic.twitter.com/EtFF4H096Q
— Gasteizko GKS (@GKS_Gasteiz) January 22, 2026
Voxek diskurtso faxista zabaldu nahi duela salatu du GKSk, “marko arrazista eta supremazista baten barruan kokatzen dena”. Antolakundeak faxismoaren adierazpen guztien aurka borrokatzeko deia zabaldu du, eta “diskurtso arrazista eta supremazista hauek normalizatzea saihesteko” antolatu eta borrokatzeko beharra mahaigaineratu dute. Urtarrilaren 31n Bilbon faxismoaren eta autoritarismoaren aurka mobilizatzera deitu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
