Caso Hiriko: el Oasis Vasco no se seca

Caso Hiriko: el Oasis Vasco no se seca

En el año 2016 el periodista Iker Armentia publicó un artículo titulado “El Oasis Vasco”. En el mismo, Armentia destaca una serie de contradicciones que no solo abordan la corrupción política en el País Vasco. También hace mención de manera muy acertada a la independencia de medios de comunicación, los bancos vascos, las puertas giratorias y la gestión pública de los recursos y políticas. 

Un artículo de NetPolitik -Mikel Gómez y Oliver Gómez-

Este articulo tuvo un gran revuelo y se estableció un concepto que denomino “El Oasis Vasco”, interesante a la hora de referirse a la corrupción existente en Euskadi, aupado además, por las revelaciones que se iban conociendo en relación a los casos de corrupción de Hiriko y Épsilon que supusieron a las arcas públicas un desfalco a fondo perdido de más de 60 millones de euros.

El caso Hiriko, que parece tan solo una derivada de una trama de corrupción más extensa vinculada al PNV (El caso De Miguel), ha entrado en fase de juicio mercantil y a la espera del juicio penal, por tanto es buen momento para realizar un análisis de la corrupción en Euskadi y todo lo que implica el Oasis Vasco y las ramificaciones políticas que pueda tener.

Consideramos que el concepto acuñado por Armentia apunta a lo creemos que realmente supone el Oasis Vasco, un marco mental muy bien utilizado por parte del PNV para ocultar que en Euskadi también existe corrupción política y empresarial.

Cuando nosotros hablamos de un marco mental bien estructurado no solo nos referimos a la corrupción. El asunto es mucho más complejo. El marco mental trabajado por el PNV durante décadas y favorecido, sin quererlo, por la izquierda independentista, es un marco moral mental.

Este referente, muy similar a la estructura de marco moral de “Padre Autoritario” que nos plantea George Lakoff en su obra “Política Moral. Cómo Piensan Progresistas y Conservadores” basa toda su configuración en una serie de metáforas morales. Las metáforas de fortaleza moral, autoridad moral, esencia moral, integridad y pureza moral están bien insertadas en el marco de referencia comparativo del Oasis Vasco.

El Oasis vasco o isla vasca no está aislada, es una comparación moral de valores asignados a través de la comunicación a las identidades colectivas vascas y españolas. Así pues, el oasis vasco es fortaleza moral, ya que ofrece servicios de manera más eficiente que la administración española. Mejor sanidad, mejor educación, más seguridad y mejor economía. El éxito es fortaleza moral y esto agrega al PNV autoridad moral para gobernar los designios de una población que no sabe lo que necesita y que puede caer en manos del “fracaso español”.

Por otro lado, el PNV trabaja mucho la esencia, integridad y purezas morales. Aquello de “Del vasco te puedes fiar solo con su palabra” frente a una imagen asociada a España de picaresca y falta de honradez. Lo vasco no solo es buena gestión, es gestión honrada y toda su comunicación y casi toda su acción política va orientada a reforzar este marco moral.

No es casual este titular: “Ortuzar ve «lógico» celebrar las vascas en octubre para que no se «contagie» el debate con las generales” que recoge una declaración del presidente del PNV y en la cual se muestra con autoridad y fortaleza moral suficiente como para evitar que la sociedad vasca se “contagie” de la impureza española en relación a la espectacularización de la política.

Todo en el PNV trabaja en relación a este marco de padre autoritario, incluso la imagen del Lehendakari Iñigo Urkullu como un político serio, impasible y aburrido.

Si tenemos en cuenta que gran parte de lo que tiene que ver con la corrupción y su impacto electoral es percepción, podemos entender mejor este dato.

Por mucho que la oposición se empeñe en hacer visualizar la existencia de corrupción en Euskadi o atacar a la gestión como punto fuerte del PNV, no se conseguirán objetivos, ya que no se ataca al marco moral en el que se encuadra este discurso y esta percepción.

Pero ¿Cómo se hace esto?

En primer lugar, dejando de utilizar el marco moral que utiliza el propio PNV. Seguir utilizando ese marco moral de vasco honrado y español impuro, refuerza este marco moral y con el principio de autoridad moral trabajando en la estructura, se refuerza la posición de hegemonía de los jeltzales.

En segundo lugar la oposición debe generar un marco moral propio, darle continuidad y difundirlo mediante estrategias de comunicación política. Existen guías y modelos de marcos morales lo suficientemente estudiados como para poder hacerlo. Podemos mencionar el ejemplo de Lakoff de “progenitores atentos” que se basa en la moral como cuidado y como empatía.

Mientras el marco mental del PNV siga reforzando la idea del vasco de pureza moral frente a la desviación española, la percepción de la corrupción en Euskadi, no variará y por tanto seguiremos viendo casos de corrupción tan graves como en el estado español pero que no le supondrán un coste electoral muy elevado.

“Botere guztia sovietetara!” -Iñaki Etaio-

“Botere guztia sovietetara!” -Iñaki Etaio-

Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera.

Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren boltxebikeen norabidea argitzeko (boltxebikeak barruko korronte nagusia ziren Errusiako Partidu Sozialdemokratan, handik gutxira Partidu Komunista bihurtu zena) baita, hilabete batzuk geroago, Petrogradon boterea hartzea ahalbidetzeko ere.

Azaroaren 6-7 honetan (juliotar egutegian urriaren 24-25a) iraultza sobietarraren 100 urte bete dira. Zalantzarik gabe, iraultza hori garaipen nabarmenena izan zen munduko langileriaren historian. Langileek boterea hartzeak eta 1918-1921eko gudan potentzia inperialistek babestutako erreakzioa garaitzeak ideia marxisten gauzatzea suposatu zuen neurri handi batean. Izan ere, Marxek eta Engelsek beraiek azaldu zuten marxismoa ez zela dogma bat, baizik eta akziorako gida. 1871eko Pariseko Komunaren herri garaipen iraungikorraren ostean, sobietar iraultzak klaserik gabeko jendartera abiatzea ahalbidetu zuen, baita kapitalismotik komunismorako trantsiziorako Estatu sozialistaren eraikitzea era praktikoan planteatzea ere (Estatua eta iraultza idazkian Leninek berak teorizatu zuena). Geroago gauzatu zen SESBren norabidearen okertzearen eta atzean egon ziren barne (estalinismoa, burokratizazioa…) eta kanpoko arrazoien (eraso inperialistak, Europan hedatu behar ziren beste iraultzen porrota…) analisian sartu gabe, Iraultza sobietarrak gainontzeko herriei erakutsi zien posiblea zela klase zapalduek boterea eskuratzea eta berdintasunezko eta jaberik gabeko jendartea eraikitzea.

Iraultza horrek eta sortutako Estatuak auzitan jarri zuen (des)ordena kapitalista eta, inperialismo nazia adoretsuki suntsitu ostean, SESB munduko potentzia bihurtu zen arlo guztietan, inperialismo yankiaren kontrapisua bilakatuta. Horregatik ezinbestekoa zaigu gertakizun horiek gogoraraztea, ikertzea (asmatzeak zein akatsak) baita aldarrikatzea ere. Are gehiago urteurren honetan non sistemaren desinformazio medioak gertaera horiek karikaturizatzen eta sinplifikatzen saiatuko diren. Izan ere, iraganeko zerbait bezala aurkeztuko dizkigute, gaindituta dagoena, kapitalismoari alternatibarik ez dagoen munduan errepikatu ezin izango dena.

Leninen eta beste iraultzaileren ekarpen teorikoak baita milaka langile eta nekazarien borroka ere lurperatzen saiatuko dira. Hala ere, errealitate gordinak berresten du ideia horien gaurkotasuna eta sistema aldatzearen beharra. SESBren desagertzeak eta kapitalismoaren nagusitasunak munduan emakume-gizonen arazo larriak konpondu ditu akaso? Jendartea klaseetan banatzeak, ekoizteko baliabideen jabea den gutxiengoak gehiengoa esplotatzeak, kapitala gero eta esku gutxiagotan kontzentratzeak (Inperialismoa, kapitalismoaren aro gorena idazkian Leninek deskribatutakoa), monarkia parasitoen irauteak, populazioak hiltzen dituen miseriak, goseak, gerrak… erakusten dute duela mende bateko eskenatokitik ez dugula asko aurreratu.

Iraultza sobietarrak irakaspen oso baliagarriak utzi zituen, XX. mendean zehar eta gaur egun ere garatzen diren esperientziekin aberastuak izan direnak. Horietako bakar batzuk aipatzeagatik, iraultza horrek botere paralelo bat (langileen, nekazarien eta soldaduen sovietak) eraikitzearen beharra erakutsi zuen, boterea hartzeko baliogarria izango zena baita etorkizuneko Estatu sozialistaren enbrioia ere.

Era berean, boterea hartzea ahalbidetuko duen Estatu krisia heltzen den bitartean langileria formatzearen ezinbestekotasuna erakutsi zuen, baita langileek boterea eskuratzeko eta finkatzeko estrategiaren premia ere, Historian hainbestetan gertatu diren matxinadak matxinada hutsetan ez geratzeko, ordena berri bat eraikitzeko ezgai. Iraultza sobietarrak Estatu zaharra eraistearen eta berri bat eraikitzearen beharra erakutsi zuen, burgesiak berak gehiengoa menperatzeko diseinatutako egituren erabilera gaindituz. Honen harira, indarkeria antolatua herriaren eskumena izan behar zela azaldu zuen, eta ez herriaren kanpotik eta gainetik dauden errepresio indar berezien (polizia eta ejertzitoa) eskuetan egon.

Horretaz gain, Leninek behin eta berriro ohartarazi zuen bake sozial iraunkorraren ilusioa elikatzen duen klaseen arteko hitzarmenaren sineskeriarekin apurtu behar zela. Hots, interes kontrajarriak dauzkaten klaseak adiskidetzearen ezintasunaz ohartarazi zuen. Zentzu horretan, Leninek utzitako esaldi adierazgarrienetariko bat honako hau da: “Gizonak (eta emakumeak) beti izan dira politikan norberaren eta besteen engainuen biktimak, eta horrela jarraituko dute esaldi, adierazpen eta moral-, erlijio-, politika- eta jendarte-agintza guztien atzean klase baten edo beste baten interesak identifikatzen ikasten ez duten bitartean”. Ideia honetatik sortutako burgesiarekiko eta sozialdemokraziaren morroi-sektoreekiko ezinbesteko mesfidantza gakoa izan zen “Botere guztia sovietetara!” leloa errealitatea bihurtzeko.

 

Mireia Vehí, diputada de las CUP, expondrá la actualidad catalana el miércoles en Gasteiz

Mireia Vehí, diputada de las CUP, expondrá la actualidad catalana el miércoles en Gasteiz

La actualidad catalana sigue marcando la agenda política y social en Euskal Herria y Gasteiz también se hace eco de ello. Ejemplo de ello, la charla que ofrecerá la diputada de las CUP Mireia Vehí el miércoles 15 en Gasteiz. 

¿Y ahora qué pasará en Catalunya? ¿Cómo se defiende la república ya proclamada? ¿Cómo hay que hacerle frente a las elecciones del 21 de diciembre? ¿Qué papel tiene en estos momentos el internacionalismo? Son preguntas, que previsiblemente, se le podrán plantear en la charla organizada por Askapena. 

Vehí no empezó cómo diputada desde el principio de la última legislatura en el parlament, sino que se incorporó en enero de 2016 después de que las CUP decidiese no apoyar a Mas en la investidura. A día de hoy, la candidatura de la Esquerra Independentista ha decidido presentarse a las elecciones del 21 de diciembre impuestas por el Gobierno de España aunque las considera “totalmente ilegítimas”.

El coloquio con Vehí será en el centro cívico Landatxo, Alde Zaharra, y dará comienzo a las 18:30.

Garazi Arrula: “Txunditu egiten nau batzuetan zer urrun gauden elkarrengandik; hurbilekoekin ere zenbat gauza isiltzen diren; zer oker gauden segurutzat ditugun bestearen kontuez”

Garazi Arrula: “Txunditu egiten nau batzuetan zer urrun gauden elkarrengandik; hurbilekoekin ere zenbat gauza isiltzen diren; zer oker gauden segurutzat ditugun bestearen kontuez”

Garazi Arrula Ruizek (Tafalla, 1987) itzulpengintza eta interpretazioa lizentzia ikasi zuen eta orain tesia egiten ari da autoitzulpenaren arloan. Haurrentzako eta helduentzako zenbait literatura lan ekarri ditu euskarara; besteak beste, Walter Benjamin, Anaïs Nin eta Amélie Nothomben obra bana. “Gu orduko hauek” du lehen liburua. Mikel Soto Txalapartako editorea berarekin solastu da.

Argazkia: Zaloa Fuertes

Gerta liteke norbaitek pentsatzea itzulpengintzatik sorkuntzara pasatzen zarela baina aspalditik idazten duzu zuk edo, hobeto esanda, sekulan ez diozu utzi idazteari, ezta? Hala ere, zer dela eta animatu zara orain ipuin-liburu hau argitaratzera?

gu-orduko-hauekUste dut oreka kontua dela: nire balantzan, gehiago pisatzen zuen ipuinak tiradera batean gordetzen segitzeak; beraz, duela lauzpabost urte erabaki nuen ordutik aurrera idazten nituenak argitaratzeko izanen zirela. Eperik gabe, eta usteltzen utzi gabe. Liburuan bildutakoak baino gehiago dira ordutik idatzitakoak; hautaketa egin, eta hau atera da.

Jon Jimenez lankidearekin hizketan komentatzen nuen sentsazioa nuela ipuin-liburu honek kolore berri batzuk ekartzen zizkiola euskal literaturari. Beharbada handiusteegia izateagatik ez zaizu baieztapena gustatuko, baina zure jaioterria den Tafalla osatzen duten eta Tafalla bera diren kolore guzti horiek indar
handiz daude zenbait ipuinetan. Alegia, besteak zioenez, «si canta Tafalla, canta Euskal Herria»…

Arrazoi duzu, ez zait baieztapena gehiegi gustatu, kar, kar. Tafalla badago ipuinetan; nahita, noski, eta hala ere aunitz hausnartu gabekoa da. Ez dago inolako kolorerik ekartzeko saiakerarik, behintzat.

Gizakion arteko distantzia, inkomunikazioa, zure ipuinen gai nagusietako bat dela esango nuke. Hori dago, maila handi batean, liburuari izenburua ematen dion «Gu orduko hauek» ipuinaren oinarrian, ezta?

untitledAsmoa hori zen, bai. Txunditu egiten nau batzuetan zer urrun gauden elkarrengandik; hurbilekoekin ere zenbat gauza isiltzen diren; zer oker gauden segurutzat ditugun bestearen kontuez. Besteengandik gordetzen ditugun gauza horiek behar ditugu bizitzeko, akaso.

Asko gustatzen zait gizakion baitan gertatzen diren barne-prozesuak edo sentimenduak ekintza bilakatzeko egiten duten bidaia kontatzeko duzun modua. Pertsonak azaltzeko edo ulertzeko idazten duzu?

Ez, ez da halakorik. Ez dakit asmo batekin idazten dudan. Izatekotan, ez ahazteko idazten dut; ezagutzen nautenek badakite zer memoria txarra dudan.

Hainbat ipuinek badute, nolabait esateko, ukitu fantastiko bat edo, fantastikoa baino «magikoa». Garai bateko Hegoamerikako errealismo magikoa etorri zait burura, batez ere «Belar txarrak» baina baita ere «Abian» ipuinak irakurritakoan. Julio Cortazarrek fantastikoari buruzko bere nozioa errealismotik gehiegi aldentzen ez zela zioen, zurea?

Fantastikoa da errealitatea. Orain Katalunian gertatzen ari dena ez da fantastikoa? Ipuinetan kontatzen dudana ez zait iruditzen denik polizia harripean boto-paperak bilatzen ibiltzea baino fantastikoagoa.

Hala ere, zabar esanda, “gizarte gaiak” ere jorratu dituzu ipuinotan: herri harresiak, arrazismoa… Zure ipuinetan gai horiek, nolabait esateko, dekoratua dira ala jomuga?

untitledOso garrantzia gutxi ematen zaio dekoratuari. Guztia alda dezake dekoratuak. Gela huts baten erdian harri bat jarriz gero, hamaika galdera sortzen dira. Harria beharrean elefantea jarriz gero, zer esanik ez. Pertsonaiak harriarekin tupust egin dezake, bere buruaz beste, edo harria ikusi ere ez du ikusiko. Dekoratua deskribapenean baizik azaldu ez arren, egon badago.

Zergatik eman diozu liburuari “Gu orduko hauek” ipuinaren izena?

Gu pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia. Orduko-k distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena. Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte. Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, iruditzen zait bereizketa horiek guztiak apurtzen eta era berean ikusgarri egiten direla.

40 dinamika ezberdin antolatu ditu JaikiAldiak azaroaren 20an hasiko diren jardunaldietan

40 dinamika ezberdin antolatu ditu JaikiAldiak azaroaren 20an hasiko diren jardunaldietan

Aurreko ikasturteetan egin bezala, Gasteizko Kanpuseko eragile ezberdinek osatzen duten JaikiAldia dinamikak ikasle jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 20tik 30era. Hamar egun, baina 40 ekimen ezberdin baino gehiago kanpusean bertan eta Gasteiz erdialdeko beste hainbat gunetan.

Feminismoa, errepresioa, etxebizitza, internazionalismoa, okupazioa… izango dituzte hizpide ikasleek, hausnarketarako eta filosofiarako tartea ere irekiz. Baina, esan bezala, tailer guztiak ez dira kanpusean burutuko. Horren erakusle, azaroaren 23an egingo duten bertso afaria. Gainera, azaroaren 29an ere garrantzia jarri nahi izan dute ikasleek: itxialdia egingo dute kanpusean, jardunaldien azken egunari aurre egin baino lehen.

Hitzaldi eta tailerrek, egun, ez dute leku finkorik. Antolakuntzatik aiderazi dutenez, EHU-k lekua konfirmatu bezain laster emango dute hau jakitera. jaikialdia@gmail.com emaila jarri dute martxan, itzulpen zerbitzuen berri emateko, txandetan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko.

Egitaraua osorik

Garoñaren eraispenean “segurtasuna eta gardentasuna” eskatu du Garoñaren Kontrako Foroak

Garoñaren eraispenean “segurtasuna eta gardentasuna” eskatu du Garoñaren Kontrako Foroak

Ebrora isurketa erradiaktiborik ez egiteko eskatu du Garoñaren kontrako foroak.

Alea.eus bidez

Garoñako zentral nuklearra ixteko erabakia hartu ostean, orain zentrala botatzea izango da hurrengo urratsa. Zentzu horretan, eraispen-lanetan “segurtasuna eta gardentasuna” eskatu du Garoñaren aurkako foroak. “Segurtasuna, ihes erradiaktiborik ez egoteko behar diren ekintza guztiak egin daitezen, hemen ezin delako akatsik egin. Eta gardentasuna, inguruko herritar guztiok eraispena behar bezala egiten ari dela ikusi nahi dugulako”, azaldu du zentralaren aurkako taldeak ohar baten bidez.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak prozesua aurrera eramateko batzordea abian jarriko dute, eta bertan parte hartzea eskatu du Garoñaren aurkako foroak. “Inguruko udalak, beste herri mugimenduak eta talde ekologistak ere bertan egotea garrantzitsua da”, gaineratu du. 

Hala, hiru dira egingo foroak egin dituen eskaerak. Lehendabizi, Ebron aldian aldiko kontrolak egitea, isurketa erradiaktiborik egon ez dela ziurtatzeko. Bigarrenik, CSNren webgunean egin beharreko lanen informazio guztia argitaratzea. Azkenik, hondakinak bertan ez uztea eskatu dute. Era berean, Garoña inguruan lanpostuak sortzen laguntzeko eskatu diete administrazioei.

Hamar urte, 600 milioi

Eraispen-lanek hamar urte baino gehiago iraun dezakete, eta kostua 600 milioitik gorakoa izan daiteke. Diru-kopuru horretatik, Iberdrolak eta Endesak 150 milioi baino ez dutela ordainduko azaldu du foroak, “gainerakoa herritar guztion lepora izango da”.

Ertzainen deklarazioen koherentzia ezak markatu du Valdorren eta Martinez de Agirreren aurkako epaiketaren lehen saioa

Ertzainen deklarazioen koherentzia ezak markatu du Valdorren eta Martinez de Agirreren aurkako epaiketaren lehen saioa

Defentsaren lekukoek bi gazteen bertsioak defenditu dituzte. Azaroaren 28an izango da epaiketaren bigarren saioa; orduan emango du fiskaltzak jakitera behin betiko eskaera.

 

 

 

Azaroaren 13an, berriz ere, epaiketa politiko berri baten aurrean aurkitu da Gasteiz. 2016ko ekainean jazotako gertakari batzuen harira, bi gazte gasteiztarrek muntai polizial bati egin behar izan diote aurre, eta agerian geratu da hau Gasteizko epaitegietan.  

2016ko ekainean, Txagorritxu auzoko jaien testuinguruan, jaigunearen inguruan erreta agertu ziren edukiontzi batzuk haiek erre izana leporatu nahi izan diete, eta gaur goizean bertan izan da epaiketa. Xabi Valdor eta Ander Martinez de Agirre gazteek momentu oro ukatu dute kontenedore haiek erre izana, eta hainbat froga eta lekuko aurkeztu dituzte epaiketan zehar.

Valdor eta Martinez de Agirre festa giroan egon ondoren, motorra hartu eta Jimmy Jazz aretora zihoazela, Ertzaintza patrulla batek gelditu eta modu bortitzean lurrera bota zituzten. Valdorrek korrika atera zela argitu du, bere esanetan uruduritasunak eraginda, parrandatik bueltan baietzetozen.

Haien aurka erabilitako frogen artean, pegatina bat eta metxero bat izan dira aurkeztutako elementuak. Erretako edukiontzietako batean Valdorrek gainean zeraman pegatina bera agertu zela argudiatu dute ertzainek, ohikoa den bezala Txagorritxuko jaigunean hainbat pegatina zeudela kontuan hartu gabe. Martinez de Agirreren aurka, ordea, gainean zeraman metxero baten froga aurkeztu dute. Erretzailea dela argitu du eta metxeroaz gain, kanabis apur bat ere aurkitu ziotela adierazi du. Isun hori dagoeneko ordaindu du, baina frogen artean metxeroa soilik aurkeztu dute ertzainek, erretzailea izatearen argudioa deuseztatu nahian. Lekukoek bertsio hauek defenditu dituzte.

Are gehiago, Txagoko Jaietako Batzordeko kide batek Valdorrek turnoa egin zuela esan du. 

Akusazioaren etengabeko kontraesanak

Ertzainen kontraesanak izan dira protagonistak saioan. Hauetako batzuk Valdorrek eta Martinez de Aguirrek erresistentzia jarri zutela adierazi dute, beste batzuek, ez, ez zituztela lurrera bota behar izan atxilotzeko.

Koherentzia eza nagusi izan da momentu oro. Ertzainetako batek, atxiloketa unean, ez zuen kimiko usainik inondik inora ere aipatu; orain bai, ordea. Salfuman bola batzuk ere izan dituzte etengabe hizpide. Bola horiengatik galdetu dute epaileak eta abokatuak. Ertzainek ez dakite non dauden.

Akusazioko beste batek, adibidez, aurrekoaren hipotesi nagusia hankaz gora jarri du. 4. ertzainak motorra azkar eta argirik gabe zihoala esan du: “Soinuaren bitartez entzun genuen dena”. 5. ertzainak, aldiz: “Ziztu bizian zetorren motorra”.

Epaileak, esaldi berdina errepikatu die behin eta berriz ertzainei: “Aurrekoek ez dute hori esan”.

Akusazioko lekuko batek, ez du deklaratu, “arrazoi pertsonalengatik”. Epaileak azaroaren 28an  jarri dugu bigarren eta azkenengo saioa. Orduan emango du fiskaltzak jakitera behin betiko eskaera.

Pintadas alusivas a la unidad de España en las sedes de Podemos y EH Bildu de Gasteiz

Pintadas alusivas a la unidad de España en las sedes de Podemos y EH Bildu de Gasteiz

Según ha denunciado Podemos, pintadas relativas a la posición del partido morado respecto a Catalunya han aparecido en su sede de Gasteiz. La sede de EH Bildu también amaneció el domingo con la palabra “Etarras” pintada en su persiana.

Podemos Vitoria ha denunciado en sus redes sociales la aparición de pintadas aludiendo a la posición que ese partido mantiene respecto al procés de Catalunya. En concreto, se puede observar el mensaje “Catalunya es España”, además de calificar de “asquerosos” a los militantes de la formación morada y de “vertedero municipal” la propia sede. Según han denunciado en Twitter en castellano, ante los insultos, su respuesta será “trabajar para barrer la intransigencia y la intolerancia”.

La persiana de la sede de EH Bildu también amaneció el domingo pasado pintada con la palabra “Etarras”. En un tweet, Falange Vasconavarra ha dado a entender que han sido sus juventudes las que realizaron las pintadas en la sede de Podemos.

 

Giro ederrean aurkeztu genituen 2017-2018 ikasturteko parrilla berriak

Giro ederrean aurkeztu genituen 2017-2018 ikasturteko parrilla berriak

Aurtengo nobedadeak aurkeztu genituen eta HalaBelarri egiteko beharra azpimarratu genuen Hala Bedi Tabernako jaialdian. Denboraleak bota zigun antena berreskuratu dugu eta 100 giltzatako esklusibo jarri ditugu salgai, laguntza moduan.

 

 

Ikasturte hasierarekin batera, Hala Beditik kurtso honetarako ditugun nobedadeen berri eman genuen larunbatean ospatu genuen parrilladan. Irratsaio berezia, material salmenta, jatekoa eta edatekoa… Giro ederra izan genuen Hala Bedi Tabernan.

Baina ondo pasatzeaz gain, programazioaren nobedadeen berri eman genuen, orain zuekin guztiokin konpartitu nahi ditugunak: 

  • No Hay Pasado: EHko eta EHtik kanpoko punk-rock musikaren inguruko nobedadeak ekarriko dituen saioa. Irratsaioa gazteleraz da eta ostegunero 20:30etik 21:30era entzungai izango dugu Hala Bedi Bat-en.
  • Kakatzarra: Arte eszenikoei eta antzerkiari bereziki eskainitako tartea. Gasteizen, antzerki munduan lanean ari diren lagunek beraiek egindako irratsaioa izango da eta hirian ikusgai izango ditugun antzerki-lan eta ikuskizunen berri emateaz gain, antzerkiaren inguruko gaiak eta sorkuntza lanak ere landuko dituzte. Irratsaioa euskaraz eta gazteleraz izango da eta ostegunero izango dugu entzungai, 21:30etik 22:30era Hala Bedi Bat-en.
  • No Fun(k): Punk musikaren historian zehar egindako bidaia. Hasi 1977ko eztandatik eta gaur arte. Irratsaio euskaraz da eta ostegunero izango dugu entzungai Hala Bedi Bat-en, eguerdiko 15:00etatik 16:00etara.
  • Arima Beltza: Musika beltzari, modu zabalean, eskainitako irratsaioa. Astelehenero 15:00etatik 16:00etara entzungai izango duguna, Hala Bedi Bat-en.
  • What The Basque: Iazko ikasturtearen erdialdean hasi baziren ere, ikasturte honetan astero gure uhinetan izango ditugu. Ingelesez EHko aktualitateari buruz hitz egingo duen irrati saioa da. Irratsaio hau Hala Bediko uhinetan emititzeaz gain, Australiako 3CR Melbourne irrati librean ere emititzen da. Hala Bedi Bat-en izango dugu asteartero 19:00etatik 20:00etara.

Gainera, iazko urtean atsedena hartu eta gero, ikasturte honetan “Laboratorio Plat de Cine” irratsaioa ere bueltan izango dugu, zine ez komertzialari buruzko ordu beteko saioa, asteazkenero 23:00etatik 24:00etara.

Hala Bedi Bi-ri dagokionez, gure euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan Hizpidea eta Araba Hizpide goizeroko magazinekin aurrera jarraitzen dugu eta gauean Arrosa Sareari esker gurean entzungai izango ditugun beste irrati batzuetako programak eskainiko ditugu egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, goizeko 10etan, “Alai Bedi” umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienak, kurtso honetan ere.

Gure ohiko magazinez gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia- 34 irratsaio propio ditugu aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan. Horietatik 10 euskaraz izango dira, 22 gazteleraz eta bana ingelesez eta galizieraz.

Azkenik, aurreratu nahi dizuegu, 2018an Hala Bedik 35 urte beteko dituela, eta, beraz, ikasturte hau guretzat berezia izango dela. Horren inguruko berriak aurrerago jakinaraziko dizkizuegu.

Giltzatako berezia

Aurreko ikasturtean, askok oroituko duzuen moduan, denborale batek historia handiko antena bota zigun. Ordutikan, bereak eta bi egin ditugu antena berri bat martxan jartzeko eta emisioa behar bezalako berreskuratzeko.

Baina denborale madarikatu hark bota zigun antena ezin genuen zakarrontzira bota. Hau berreskuratu, atondu eta herriarekin elkarbanatu nahi dugu orain. Historia zati bat da, baina aurrera jarraitzeko ezinbestekoa dugu herritarren laguntza. Azken finean, “Hau ez da antena zati soil bat, hau arabarron historia zati bat da”.

Hori dela eta, 100 giltzatako esklusibo jarri ditugu salgai, eroritako antena zatiekin egindako ehun giltzatako: 10€-ko prezioa izango du giltzatakoak. Zurea eskuratzeko, pasa gure postutik hilabeteko lehenengo larunbatean, pasa irratitik astelehenetik ostiralera edo idatzi emaila halabedi.info@gmail.com-era.

Saioa Nuñez (AiLaket!): “Burundanga neskei beldurra eragiteko erabiltzen da”

Saioa Nuñez (AiLaket!): “Burundanga neskei beldurra eragiteko erabiltzen da”

Burundanga: genero kontu bat ikastaroa antolatu du Gasteizko Ai Laket elkarteak. Saioa Nuñez kidearekin hitz egin du ALEAk. 

Alea.eus bidez / Itsaso estarrona

Txanogorritxuren ipuineko otsoaren baliokidea izan liteke burundanga gaur egungo gizartean. Beldurraren bidez, “neskak kontrolatzeko tresna bezala erabiltzen da”, Ai Laket elkarteko Saioa Nuñez bazkideak azaldu duenez. Aldiz, argitu du sexu-eraso eta lapurreta gehienak alkoholaren eraginpean gertatzen direla, eta, beraz, “kezkagarriena” ez dela substantzia, erasotzaileen helburua baizik. “Gizarte patriarkala da aztertu behar duguna”. Gaia lantzeko, ikastaroa egingo zuten azaroaren 10ean, ostiralean.   

Sentsazionalista ez izateko, nola jorratu burundangaren gaia, gehiegikeriarik gabe?  

Informazio objektiboa biltzea da garrantzitsuena; alegia, albisteak errealitatean oinarritzea. 

Objektiboa ez den informazioa eman ohi da droga honekin lotuta, ala?  

Komunikabideek, askotan, sentsazionalismora jotzen dute izenburu batzuekin, mitoetan oinarrituta.

Zeintzuk dira mito horiek?  

Batez ere, kontatu ohi dute emakumeen aurkako erasoetan eta lapurretetan burundanga erabiltzen dela. 

Baina mito bat da hori?

Burundangaren erabilera, berez, ez da mito bat, baina ez da sexu-erasoetan eta lapurretetan gehien erabiltzen den substantzia, eta hori ez dute komunikabideek kontatzen. Eskopolaminan jartzen dute fokua, aztertu gabe zer pisu duten beste substantzia batzuek sumisio-kimiko kasuetan; alkoholak, esaterako.

Alegia, asko hitz egiten dugu burundangaz, baina beste droga batzuk gehiago erabiltzen dira sexu-erasoak eta lapurretak egiteko?

Hori da. Erasoren bat jasan duten pertsonei odol-analisiak egiten zaizkienean, alkohola izaten da nagusitzen den substantzia. Larunbatero eman daitekeen egoera da: norbait mozkortu egiten da eta lapurtu egiten diote. Kasu horietan, ez dugu arreta alkoholean jartzen, lapurretan baizik. 

Baina alkohola norberaren borondatez hartzen da, eta burundanga ez, normalean. Ez al dator hortik beldurra?

Eraso gehienetan, ez dizute edalontzian ezer bota. Estatistiken arabera, alkohola eta beste substantzia batzuk egoten dira tartean, eta norbaitek egoera hori aprobetxatu egiten du sexu-erasoa edo lapurreta egiteko.  

Justifikatuta edo ez, kezka dago burundangaren inguruan. Gasteizen, erabili egiten da? Horren frogarik al dago? 

Baina zeren ondorioz sortu da kezka hori hemen? Ba al dago Gasteizen kasuren bat burundanga erabili dutela frogatu egin dena? 

Ez da erabiltzen, beraz?

Ez dakigu. Ez da inoiz frogatu. Sexu-erasoak eta lapurretak salatu egin dituztenean, datu ofizialek ez dute inoiz jaso burundanga erabili izan denik. Beraz, gehiegizko kezka dago eskopolaminaren inguruan. 

Irailean gizon bat hil zen Kanarietan. Espainian burundangak eragindako lehenengo heriotza izan da; edo, gutxienez, frogatutako lehena.

Bai, hala da. Baina kontuan izan frogatutako kasu bakarra izan dela oraingoz. Asko hitz egiten da burundangaren erabileraz, baina oso kasu gutxi ematen dira. Gure ustez, eskopolaminarekin piztu den beldur horren atzean, drogekin lotutako mito bat dago: hots, ezin direla drogak modu arduratsuan kontsumitu; norbaitek substantzia bat sar dezakeela gure gorputzean, gure kontroletik erabat kanpo dagoena. Eta ez da horrela izaten. Oro har, aukera dugu drogen erabilera arduratsua egin eta gure gorputza zaintzeko; eta, jakina, kontsumitu nahi ez ditugun substantziak ez kontsumitzeko eskubidea dugu. 

Ez kontsumitzeko eskubidea aipatu duzu. Jarraibiderik al duzue, droga horren aurrean nola jokatu jakiteko?

Jarraibideak ez genituzke hainbeste substantziaren inguruan kokatu behar, baizik eta erasoen inguruan. Sexu-erasoa edo lapurreta egiteko bitarteko bat izan daiteke eskopolamina, baina benetan kezkagarria dena ez da bitartekoa bera, helburua baizik. Zergatik ematen dira eraso horiek? Nola saihestu? Horren gainean egin behar dugu lan. 

Eta borondate galera gertatzen denean, zer egin?

Lagunen arteko zaintza bultzatu behar dugu, edozein substantziaren menpe gauden kasuetarako. Guk asko lantzen ditugu halako jarraibideak gazteekin, beti ez dugulako kontsumo arduratsu bat egitea lortzen. Eskuetatik ihes egin ahal digu egoerak. 

Sumisio kimikoaren gaia landu nahi duzue ikastaroan, generoarekin lotuta. Zer pisu du emakume izateak drogen eremuan?   

Hori da, hain zuzen, ikastaroaren helburua: generoak drogen esparruan duen pisua aztertzea. Estigma bikoitza jasaten dute drogak kontsumitzen dituzten emakumeek, emakume izateagatik eta drogak kontsumitzeagatik. Emakumeoi egozten zaizkigun ezaugarriak ez datoz bat gizarteak droga kontsumoari buruz duen ikuspegiarekin. Adibidez, emakumeok zaintza-lanekin lotzen gaituzte, eta hori ez dator bat droga kontsumoaz dugun ikuspegiarekin. 

Erruduntasun eta lotsa sentimenduak errazago ematen al dira drogak kontsumitzen dituzten emakumeen artean, gizonezkoen artean baino? 

Bai. Gizartearen ikuskerak lotsa eta erruduntasun sentimenduak eragiten dizkie drogak erabiltzen dituzten emakumeei, eta horrek arriskuak areagotzen ditu. 

Zergatik areagotzen ditu arriskuak? 

Ezkutuan kontsumitzera jo dezaketelako, eta joera handiagoa garatu dezaketelako arazoak ez konpartitzeko, epaituak ez izateko. Isolamendu horrek arazoak larritu ditzake.

Burundanga eta generoaren artean, zehazki, zer motakoa da lotura?

Gizarte patriarkal eta matxistaren ondorioz sortu da burundanga eta generoaren arteko lotura hori, sexu-erasoak egiteko bitartekari bezala erabili daitekeelako eskopolamina. Neskengan beldurra eragiteko erabiltzen da, kontrolerako tresna gisa. Izan ere, mutilei erasoak egiteko ere erabili daiteke eskopolamina; lapurretak egiteko, adibidez. Aldiz, mutilei ez, baizik eta neskei sentiarazten diegu beldurra. 

Txanogorritxuren otso berria al da burundanga?

Ba bai… Eta beldur hori sustatzen ari gara nesken artean, erasoen ardura haien gain balego bezala. Argitu dezagun: ardura ez da neskona; ez gara gu zerbait gaizki egiten ari garenak. Beraz… zergatik ez, neskei jarraibideak eman baino, mutilei eman? Zergatik ez ardura lekuz aldatu? Hezkuntza aldaketa bat behar dugu. 

Hezkuntza aldaketa hori egiteko, zer ideia transmititu beharko genituzke?

Adibide bat jartzearren: sexu-harremanak festa-giroarekin eta gauarekin lotzen ditugu, batik bat. Beharrezkoa al da beti pedo bat, jendea ezagutzeko? Edo, muturrerago: sexu-harremanak izateko, norbaitek konortea gal dezan behar dugu? Hezkuntza afektibo-sexuala landu behar dugu, bai eskoletan, bai beste eremu batzuetan ere. Eskopolaminaren arazo nagusia bere erabileraren motiboetan dago. Desberdintasunean, hain zuzen; gizarte patriarkal eta matxistaren ezaugarrietan. Horra bideratu behar dugu hausnarketa. 

Kontsumo pribaturako ere erabiltzen al da burundanga?

Instituzioek ez dute eskopolaminaren erabilera aztertzen beren ikerketetan, eta, beraz, ezin dugu ziurtasunez jakin. Elkartera heltzen zaigun informazioaren arabera, badago eskopolaminaren eraginak ezagutu nahi dituen jendea. Hegoamerikan, adibidez, herri batzuek erabili dute. Kontua da, arrisku eta plazerren arteko balantzan, arrisku asko eragin ditzakeela, eta plazer gutxi. Ez du orekarik: nahiko dosi txiki batek ondorio oso toxikoa eragin dezake. 

Haluzinazioak? 

Delirioak. Gauza ezberdinak dira. Delirioen kasuan, ez zara gai desberdintzeko zer den erreala eta zer ez. Sinestu egiten dugu sentitu eta ikusten dugun guztia. Haluzinazioetan, aldiz, kontrol handiagoa dugu, gertatzen ari zaigunaren  gainean. Haluzinazioa errealitatetik abiatzen da, eta delirioa, ez. Bestalde, aipagarria da eskopolaminarekin gose eta egarri sentsazioak gal ditzakegula. Orain dela bost urte-edo, bi mutil hil ziren ravebatean. Analisien arabera, hainbat substantzia kontsumitu zituzten, tartean eskopolamina (nahita hartuta, antza). Heriotzaren motiboa deshidratazioa izan zen. 

Gizarte-katramila honetan… Zer mezu helarazi nahi duzue ikastaroan?

Drogen eremuan generoak daukan garrantzia azpimarratu nahi dugu ikastaroan, bai erabileretan, baita gizartearen ikuskerak eragiten dituen sentimenduetan ere. Horrez gain, arrisku-murrizketarako neurri zehatzak landu nahi ditugu emakumeekin.

Psikoaktiboa, gertuko landareetan

Bide bazterretan, zelaietan eta lorategietan ohikoak diren landare psikoaktiboetatik lortu daiteke eskopolamina droga, burundanga izenagatik ezagunagoa; besteak beste, estramonioan (asma-belarra), belaikian (belladona), mandragoran edo erabelarrean aurki daiteke. Eraginen artean, borondatearen galera egon daiteke. Horrez gain, amnesia eragin dezake. Ordu gutxitan desagertzen da organismotik, arrastorik utzi gabe. Ez du zaporerik, ez usainik ere, eta ahotik zein larruazaletik kontsumitu daiteke. Edarietan, janarian edo azalean jarrita erabiltzen dute erasotzaileek. Gasteizen, edonola ere, ez dago eskopolaminaren erabileraren ebidentziarik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies