UdazkenFest arrakastatsua ospatu dute Gasteizen, dispertsioaren amaiera eskatuz

UdazkenFest arrakastatsua ospatu dute Gasteizen, dispertsioaren amaiera eskatuz

Egun arrakastatsua izan zen UdazkenFest, Arabako elkartasun eguna. Hala ikusi zen urriaren 1ean Gasteizen, erdialdeko kale eta plaza nagusietan goizean goizetik jaiak eta aldarrikapenak bat egiten zuten bitartean. Hilabeteak zeramatzaten antolakuntzatik eguna prestatzen eta ezbeharrik gabe joan zen eguna.

Hiru plaza ezberdin, 15 taberna baino gehiago, milaka zapi berde, ordu txikiak arte kontzertuak eta jaia, 50 bat ekintza … eta kale animazioa. Hala ere, aldarrikapena ere nagusi izan zen. Gaueko egitarauarekin hasi aurretik, kamioi musikatu batekin lagunduta, ManiFesta abiatu zen Olagibel kaletik.”Ya vale hostia! Dispertsiorik ez!” irakur zitekeen pankartaren atzean, zapi berdeak nagusi ziren. Ehundaka pertsonek Olagibel kalea – Dato kalea – Foru plaza ibilbidea egin zuten, dantzatzen, abesten eta “Euskal presoak etxera” oihukatzen.

Eguneko momentu hunkigarrienetakoa Foru plazako ekitaldian izan zen, Iñaki Viñasprek Gasteiztik eta Ekaitz Samaniego gasteizko preso politikoak Murtziako espetxetik bertsoak elkarbanatu zituztenean. Etxetik ehundaka kilometrotara dauden Arabako preso politikoak eta euren senideak ekarri zituzten ostean gogora, dispertsioak asteburuz asteburu suposatzen duen odolustearekin bukatzea ezinbestekoa dela aldarrikatuz.

Sare sozialetan ere dispertsioaren aurkako mezuak nagusi izan ziren, #AskeenFesta traola erabiliz eta euskaraz gehien txiokatu zen traola izan zen. Hala Beditik argazki galeria bat osatu dugu eguneko irudi batzuekin. Hona hemen horietako batzuk; beste guztiak, Hala Bediren FaceBookean ikusgai: https://www.facebook.com/HalaBedi/

14446182_1162392007140679_3255956036287222476_n 14484677_1162392293807317_3032784133986714977_n 14446111_1162392453807301_7734413351499932230_n 14492430_1162392200473993_8991454791290776351_n 14563522_1162392497140630_468597580121012103_n 14522929_1162392173807329_7396694196778117595_n

 

 

 

 

#saKKbanaketa traola nagusi sare sozialetan, dispertsioa salatzeko

#saKKbanaketa traola nagusi sare sozialetan, dispertsioa salatzeko

image3Goizean goiz, #saKKbanaketa traola nagusi izan da sare sozialetan, dispertsioa salatzeko eta dispertsio politikak ekartzen dituen ezbeharren berri emateko. UdazkenFest, Arabako elkartasun eguna, ospatzeko 24 orduren faltan, bertara joateko deia ere egin dute sare sozialetan:  “Azken bidaia, azken paketea, azken … Azkena izan dadila. Bihar #UdazkenFest ” idatzi du, besteak beste, @enazazu txiolariak.

Pertsona ezagunak ere aritu dira sare sozialetan #saKKbanaketa traola erabiltzen. Besteak beste, Arnaldo Otegi EHBilduko bozeramaileak eta Sortuko idazkari nagusiak ere bere ekarpena egin du twitteren: “Dispertsioak ez du arrazoi politiko edo juridikorik… Krudelkeria eta mendekuagatik mantentzen dute”. Sare herritarrak, Eleak Mugimenduak, Ernai Gazte Antolakundeak edo CNT sindikatuak ere honen inguruan idatzi dute.
image1
image5 image6 image7

UdazkenFest-eko jarraipen berezia egingo du Hala Bedik, irratsaioa barne

UdazkenFest-eko jarraipen berezia egingo du Hala Bedik, irratsaioa barne

Larunbatean ospatuko den UdazkenFest eguneko jarraipen berezia egingo dugu Hala Bedi Irratian. Arabako elkartasun egunean, goizean goiz sare sozialetan ikusi ahalko dugu zelan doan eguna, Twitter eta FaceBook baliatuz horretarako. Gune ezberdinetako egitaraua kubritzeaz gain, arratsaldeko 18:00etan burutukod en ManiFesta ere kontatuko dizuegu, Gasteizera hurbiltzeko aukerarik ez baduzue gutxienez.

Gainera, 11:00etatik 13:00ak arte irratsaio berezia egingo du Araba Hizpidek, dispertsioa pairatzen duten senideak (Etxerat Elkartea), Mirentxin, UdazkenFesteko antolatzaileak edota Sare Herritarra gonbidatuz irratsaio berezira.

unknown

 

 

 

UdazkenFestek azken orduko aldaketak iragarri ditu

UdazkenFestek azken orduko aldaketak iragarri ditu

Larunbatean ospatuko den UdazkenFest-eko antolatzaileek azken orduko aldaketak iragarri dituzte, behin betiko kartela publikatuz. Baimenak medio, eta larunbatean Gasteizen ekimen ezberdinak daudenez, aldaketa txiki batzuk egin dituzte egitarauan.

  • unknownManiFesta ez da Matxete Plazatik abiatuko. Correos plaza atzean kokatuta dagoen Olagibel kaletik hasiko da hau. Hala ere, erraz jakingo da non dagoen ManiFesta, kamioi bateko musikak animatuko baitu giroa.
  • unknown-1Egitarauan ere aldaketa txiki batzuk egon dira. 10:30etan hastekoa zen gunea (hasiera batean Foru Plazan kokatuta zegoena), lekuz aldatu da: Plaza Berrian izango dira umeen txokoa edo “Irrien Lagunak” ikuskizunak, besteak beste.

Egunean zehar, Hala Bedik zuzeneko jarraipena egingo du sare sozialen bidez eta 11:00etatik 13:00ak arte dispertsioaren inguruko irratsaio berezia, dispertsioa pairatzen duten pertsona ezberdinak gonbidatuz.

Aitor Corresi ARABA HIZPIDEn egindako elkarrizketa entzungai, eguneko nondik norakoekin: http://halabedi.eus/2016/09/27/aitor-korres-udazkenfest-dispertsioak-suposatzen-duen-odoluste-honekin-amaitu-behar-dugu/

Gainera, kontzertuen behin betiko ordutegia jakinda, hauek iragartzeko bideoa publikatu dute:

“Gazteok ere UdazkenFestera”, Ernai Arabaren iritzi artikulua

“Gazteok ere UdazkenFestera”, Ernai Arabaren iritzi artikulua

Larunbatean ospatuko da UdazkenFest, arabako elkartasun eguna. Taberna eta eragile ezberdinen konpromisoa lortzeaz gain, bertara joateko deia zabaldu dute hainbat antolakundek. Ernai Arabak ere larunbatean Gasteizera hurbiltzeko deia egin du, jarraian atxikitzen dizuegun iritzi artikuluaren bitartez.

Dispertsioak 27 urte bete ditu, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion zigor neurri honek bi helburu dituelarik: kolektiboaren kohesioa apurtzea eta honen kideak bere ingurutik aldentzen saiatzea. Espainiar eta frantziar estatuek diseinatutako neurri anker honek (PNV-ren laguntzaz, noski), ez du ez bata ez bestea lortu. Azken finean, dispertsioak senide eta lagunak zigortzeko baino ez du balio, maite ditugun horiek ez ditugulako bakarrik utziko eta astebururo bisitan joango garelako. 

Gazteok asko dugu esateko gai honen inguruan, errepresioaren atzaparrak askotan kolpatu gaituelako, eta ehunka izan direlako atxilotuak, torturatuak, espetxeratuak eta dispertsatuak izan diren gazteak. Ezin ahaztu ere, hauetako batzuek atzaparretatik ihesean mugaz beste ezkutuan egon behar izan direnak asko eta asko izan direla, eta badirela. 

dispertsioa1Euskal Herriko gazteria beti egon da estatuaren jomugan, gure borrokarako grinak eta irudimenak Euskal Herri askea eraikitzeko ireki dituen aukerengatik. Iluntasunik beltzenean argitasuna aurkitzen badaki herri honetan. Eta garai berriak bizitzen ari ditugun arren, gatazkak bere horretan dirau.  Besteak beste oraindik ehunka direlarik ziega ilunetan bahituta edota ihesean dauzkagun kideak eta lagunak. 

Bada garaia gurera ekartzeko, etxean eta aske izateko. Euskal Preso eta Iheslari Politikoen kolektiboa osatzen duten kideek asko dute esateko eta irakasteko. Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera ekartzeak bere biziko garrantzia dauka. Baina ezin gara zain geratu, aurreko belaunaldiek egindakoaz ikasiz borrokaren lekukoa hartu behar dugu. Gazteok ez garelako etorkizuna,gazteok oraina gara, eta oraina bizitzeko jaio gara! Hautabide Independentistan sakonduz, errepresaliatu politikoak etxetik gertuago izango ditugu, txanpon berdinaren aurpegiak baitira.  Euskal Estatua eraikitzen goazen heinean, preso eta iheslariak gurekin ekarriko ditugu, ez ditugu atzean utziko! 

Horregatik, deia luzatu nahi diogu gazteriari: antolakuntzaz eta borrokaz, denok batera, berriro ere irudimena eta grina erakutsiz Euskal Preso eta Iheslari Politikoen etxeratzeko baldintza eta aukera berriak ireki ditzagun. Denon erantzukizuna da! Segi dezagun ba, gure auzo, herri, hiri, ikastetxe, unibertsitate, lantegi, taberna, gaztetxetan lanean, bakoitza bere esparruan, baina lanean. Datorren urriaren 1ean, aukera polita dugu Gasteizen egongo den Udazkenfest-en. Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, gure maitasuna, harrotasuna, haien gorroto eta mendeku gosea baino askoz indartsuagoa dela. 

Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, ilargiraino joan behar badugu bisitan, ilargira goazela! Denak ala inor ez, denak ala ezer ez. Euskal Preso, Iheslari edo Deportatu bakarra dagoen bitartean, herri hau ez delako aske izango. Gu izan behar gara dispertsioa ezagutuko dugun azken belaunaldia. Presoen ziegetako giltzak haiek dituzte, baina kendu eta ateak irekiko dizkiegu, hau izan dadin azken bisita, azken bidaia, udazken guztietan azkena. Gazte borrokaz, preso eta iheslariak etxera!

co862tlwcaeimer

El 25-S programa especial de elecciones en Hala Bedi

El 25-S programa especial de elecciones en Hala Bedi

hauteskundeirratsaioberezia2Irailaren 25ean, igandea, 20.00etatik aurrera, hauteskunde irratsaio berezia izango da Hala Bedin: emaitzen jarraipena, balorazioak, analisiak, tokian tokiko konexioak, barre batzuk… Hala Bedi Bat-en (107.4 FM / http://www.halabedi.eus/online) entzun ahal izango duzue. Eta ez ahaztu, bozkatu Hala Bedi eta egin zaitez halabelarri: http://www.halabedi.eus/halabelarriak


El 25 de septiembre, domingo, a partir de las 20.00, habrá programa especial de elecciones en Hala Bedi: seguimiento de los resultados, valoraciones, análisis, conexiones, unas risas… Podréis escucharlo en Hala Bedi Bat (107.4 FM / http://www.halabedi.eus/online). Y no lo olvides, vota Hala Bedi y hazte halabelarri: http://www.halabedi.eus/halabelarriak

[Audioa] Unai Mendizabal (Adi Elkartea): “San Antonio kasuan kondenatutako 9 pertsonetatik 3hauteskundeetara aurkezten dira”

[Audioa] Unai Mendizabal (Adi Elkartea): “San Antonio kasuan kondenatutako 9 pertsonetatik 3hauteskundeetara aurkezten dira”

adiSan Antonio kasuan Mariscal de Gante izendatu dute tribunaleko presidente. Transparentzia falta somatu du Adi Elkarteak eta gai honen inguruan aritu gara labur – labur elkarteko kidea den Unai Mendizabalekin. Gainera, igandeko hauteskundeei begira datu esanguratsu bat eman dute jakitera. “San Antonio kasuan kondenatutako 3 pertsona aurkezten dira igandeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetara”.

[Audioa] Está Pasando en Gasteizek estreinatu du “Sarean Arrantzan” atala ARABA HIZPIDEn

[Audioa] Está Pasando en Gasteizek estreinatu du “Sarean Arrantzan” atala ARABA HIZPIDEn

Está Pasando en GasteizAsteazkenero “Sarean Arrantzan” atala izango dugu ARABA HIZPIDEn. Bi izango dira aurten gurekin egongo direnak: Está Pasando en Gasteiz eta Oihan Txabarri. Hedabideko kazetaria den Arantzazu Alonso etorri da gaur Hala Bediko estudioetara, bost gai gurekin elkarbanatzeko:

  • Weborri berria estreinatu dute Está Pasando en Gasteizko lagunek.
  • Orbain kultur elkarteak aste honetan zehar ospatzen ari dituen “De Grupis a Riot Grrrl” jardunaldiak.
  • Saskibaliko SuperCopa ospatuko da asteburuan Gasteizen.
  • Erdi Aroko azokak 15 urte beteko ditu asteburuan.
  • Igandeko hauteskundeak eta atarian ireki duten atal berezia.
“Donbass: Gerra Europaren bihotzean” dokumentala irailaren 28an Hala Bedi Tabernan

“Donbass: Gerra Europaren bihotzean” dokumentala irailaren 28an Hala Bedi Tabernan

csvfvk5wcaaxundIbai Trebiño “Donbass: Gerra Europaren bihotzean” dokumentaleko ekoizleetako bat da. Zonaldean behin baino gehiagotan egon ostean, crowfounding bat jarri zuen martxan dokumental bat ekoitzi ahal izateko. Orain, dokumentala ikusgai egongo da irailaren 28an arratsaleko 19:00etan Hala Bedi Tabernan. Trebiño bera bertan egongo da eta dokumentalaren inguruan eta gatazkari buruz solasteko aukera egongo da.

Ibai Trebiño  es uno de los que ha hecho posible el documental “Donbass: Gerra Europaren bihotzean”. Después de estar más de una vez por la zona, puso en marcha un crowfounding para sacar adelante el documental. Ahora, el 28 de septiembre se podrá ver el documental a las 19:00 en Hala Bedi Taberna. El propio Trebiño estará en la Taberna y se podrá charlar con él sobre el documental y el conflicto mismo.

Irailaren 14an, “Emakumeak Gazarako bidean” irratsaio berezia

Irailaren 14an, “Emakumeak Gazarako bidean” irratsaio berezia

image1Datorren irailaren 14an Askatasunaren Ontzidia, nazioarteko ekimenaren itsasontzi talde bat, abiatuko da Gazara, Israelek ezarritako itsas-setioa urratzeko asmoz. Oraingo honetan, gainera, elkartasun ontzidia berezia izango da, izan ere, emakumeek bakarrik osatutako taldea izango da.”Emakumeak Gazarako Bidean” du izena ekimenak eta irailaren 14an itsasoratuko da Bartzelonako portutik.
Hori dela eta Hala Bedi Irratiko Uhintifada irratsaioan hiru orduko emisio berezia egingo dugu 18:00etatik 21:00etara. Bertan ekimena babesten duten emakumeak izango ditugu solaskide: kazetariak, musikariak, ekintzaileak; baita ekimeneko antolatzaileak ere. Hiru ordu horietan, gainera, Gazarekin eta Bartzelonako portuarekin konexio bereziak egingo ditugu
Irratsaioa entzungai egongo da, halaber, 97.0 (Bilbo), eta nonnahi halabedi.eus webgunean.

El próximo 14 de septiembre la iniciativa internacional Flotilla de la Libertad fletará un nuevo grupo de barcos rumo a Gaza con la intención de romper el bloqueo al que Israel tiene sometida a la franja costera palestina. En esta ocasión, la iniciativa solidaria tendrá una caracterización especial, ya que estará compuesta únicamente por mujeres. La flotilla bautizada como “Mujeres Rumbo a Gaza” partirá el 14 de septiembre del puerto de Barcelona, motivo por el cual desde el programa Uhintifada de Hala Bedi Irratia realizaremos un programa especial en el que contaremos con la colaboración de mujeres impulsoras de la iniciativa: periodistas, artistas, activistas… las organizadoras de la flotilla. Durante esas tres horas, además, realizaremos conexiones especiales con Barcelona y Gaza. La emisión se podrá seguir además a traves de las ondas de Hala Bedi, en 97.0 (Bilbo), así como en la web de halabedi.eus

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies