Stanley, genozida baten konplizea gurean
Esploratzaile mitikoa Araban izan zela 150 urteak ospatu dituzte egunotan Gasteizen eta Kanpezun. Kazetariak bertatik bertara ezagutu zuen Euskal Herria bidaia horretan, eta labanaz idatzita utzi zuen bere izena Gasteizko arbola batean. Belgikako Leopoldo II.a genozidaren zerbitzura Kongoko herritarrak odolusteko erabiliko zuen gero labana bera, “bide komertzial berriak” aurkitzeko aitzakian.