Gazte Blokearen asanblada irekia egingo dute otsailaren 5ean

Martxoaren 3an eta 8an kaleak hartzeko dei egin du Gasteizko Gazte Blokeak. Datozen “borroka egunen” antolaketan sakontzeko asanblada irekia deitu dute datorren otsailaren 5ean Gasteizko Gaztetxean

“Ekaitz in da House” freestyle txapelketaren azken edizioa ate joka

Larunbat honetan, urtarrilak 25, azkenekoz ospatuko da “Ekaitz in da House” freestyle txapelketa. Brezeia izango da azken edizio hau, ez azkena delako bakarrik, Ekaitz Samaniego Gaztetxean izango delako behingoz.

Gaur ere lanuzteak egingo dituzte DETESA enpresako langileek

Astelehenean ekin zion lanuzteak egiteari DETESA enpresako Langileen Batzordeak, enpresan bizi den prekariete egoerari egin nahi diote aurre horrela. Bihar dute paroen azken eguna, baina ez dute mobilizazio gehiago deitzea baztertzen.

Sortuko kideen aurkako atxiloketak salatu dituzte Gasteizen eta Agurainen

Oihana San Vicente eta sortuko beste hiru kideen atxiloketak salatu dituzte Gasteizen eta Agurainen egin dituzten mobilizazio jendetsuetan.

Karguekin aske geratu da Oihana San Vicente epailearen aurretik pasa ostean

Gaur goizaldean atxilotu ditu Guardia Zibilak Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton López Ruiz eta Haimar Altuna. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute, goizeko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea Andra Mari Zuriaren plazan eta Aguraingo Errege atarian.

Barrongo urtegiaren proiektua bertan behera geratu da

ACUAES proiektuaren sozietate sustatzaileak atzera egin du.

Margoketa faxistak egin zituzten igandean Buradon Gatzagan

Buradon Gatzagako herriko sarreran margoketa faxistak egiten dituzten laugarren aldia da hau. Azken bi erasoen artean bi asteko tartea egon da bakarrik.

Activistas contra el TAV señalan que pese a las informaciones vertidas en periódicos no se ha escogido ningún trazado para el proyecto aún

La plataforma “AHTrik EZ! Valles Alaveses” ha vuelto a desmentir informaciones vertidas a cerca del trazado del TAV que afectara a la Comarca de Valles Alaveses.

Prekarietatea mahaigainera ateratzeko beharraz azpimarratu zuen GPSk larunbateko aurkezpenean

Lehen aurkezpen publikoa egin zuen larunbatean berriki sortu den GPSk, Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Jule Goikoetxea eta ERAGINeko kideekin batera mahaingurua egin zuten Zaramagako M3moria Gunean eta sortu berri den sarearen erronketaz hasunartzeko aukera izan zuten bertan.

Izan Media tailerrak antolatu zituen asteburuan Hala Bedik, herri mugimenduaren ahalduntze komunikatiboa helburu

Urtero bezala Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatu ditu Hala Bedik. Dozenaka lagun elkartu direa Oihaneder Euskararen Etxean egindako ikastaroetara.

Paroak egingo dituzte Alestis enpresan azken kaleratzea salatzeko

Gaur hasi dira Alestis-eko Enpresa Batzordeak deituriko lanuzteak. Hurrengo lau egunetan egingo dituzten mobilizazioekin urtarrilean kaleratutako langile baten egoera salatuko dute.

Gasteizko kaleak hartu zituen Mugimendu Feministak, Greba Orokorrarekin bat eginez

Kalejira egin zuten larunbatean Gasteizko kaleetatik urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deialdia zabaltzeko. “Nosotras paramos el carro” lelopean duela 44 urte Gasteizko kaleak hartzera ateratzen ziren emakumeen* eredua izan zuten gogoan.

Gasteizko Glovoko langileak lan-baldintzen hobekuntzaren alde greban

Plantoa egin zuten larunbatean Gasteizko Glovoko banatzaileek enpresak ezarritako komisio minimoaren murrizketaren aurrean. Glovo enpresa langileekin batzartu ezean, mobilizazio gehiago iragarri dituzte Arabako “rider-ek”

Urtarrilaren 30ean Euskal Herria gelditzeko deia egin dute Araiako Kutxabanken aurkako ekimenean

Araiako Kutxabanken sukurtsalaren aurkako ekintza egin zuten asteazken gauean eta urtarrilaren 30erako Greba Orokorrera batzeko deia egiteko baliatu zuten.