Azken eraso matxista salatzeko kazerolada deitu du Aguraingo Mugimendu Feministak

Ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, balkoietara aterako dira Aguraingo herritarrak Aguraingo Mugimendu Feministak deitutako kazeroladarekin bat eginez. Auzokide batek iragan astean jasandako eraso matxista salatuko dute horrela.

“Imaginate FRAMA” enpresak langileak bidegabeki kaleratu dituela salatu du Legutiko Elkartasun Sareak

Martxoaren 28an, Legutioko ludoteka kudeatzen duen enpresak langileak kaleratu zituen COVID-19ak sortutako egoeraren ostean zerbituza amaituta zegoela argudiatuta.”Imaginate FRAMAk” iruzur egin duela azaldu du Legutioko Elkartasun Sareak eta langileak berriro kontratazea eskatu du.

Denuncian la brutalidad empleada el pasado sábado por la policía municipal de Gasteiz

ALEA ha difundido imágenes del momento de la detención del joven que lanzó huevos a la policía municipal el pasado sábado. En las imágenes se observa la brutalidad de la actuación policial.

Espainiar Ejerzitoaren presentziak ez du etenik Gasteizko kaleetan

Azken astean hainbatetan zabaldu dira militarrak Gasteizko kaleetatik. Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan ari dira.

“Funts putre” batek egindako 500 etxebizitzen erosketan Eusko Jaurlaritzak izan duen papera salatu dute

Suediako Castella inbertsio funtsak Vitalquilerren 500 etxebizitza erosi zituen apirila hasieran. Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak salerosketa prozesuan Eusko Jaurlaritzak izandakao jarduna gogor kritikatu du.

Gasteizko Gaztetxeak bertan behera utzi behar izan du 32. urtemuga ospatzeko programazioa

Apirilaren 28an 32 urte beteko ditu Gasteizko Gaztetxeak, COVID-19ak sortutako egoerak ordea apirilaren 17an hastekoak ziren urteurren ospakizunak bertan behera utzi behar izan dituzte.

Sarek kezka adierazi du Covid-19ak espetxeetan sortutako arazoen aurrean

Ggogor kolpatu ditu COVID-19ak Espainiar Estatuko espetxeak, tartean, Picassent, Brieva, Corodoba eta Estremaera non euskal preso politiko ugari dauden. Neurriak hartzea exijitu diote Espainiar Gobernuari.

Salhaketak Santiago Ospitalean jasotako preso baten heriotza salatu du

Santiago Ospitalean gertatutako preso baten heriotza salatu du Salhaketak. Antza bihotzekoak jota hil da presoa ospitaleko langileekin izandako liskar batean Ertzaintzak “gogor” esku hartu ostean. Salhaketak jakinarazi du oraindik ez dutela informazioa kontrastatzerik izan.

Euskal kulturgileek greba digitala egingo dute apirilaren 21ean eta 22an

Apirilaren 21 eta 22an “kultur edukirik ez partekatzeko deia” luzatu dute euskal kulturgintzako 600 lagunetik gora, kulturgile, sortzaile eta artisten egoera prekarioa salatzeko. Hainbat arabarrek babesten dute ekimena.

Glovok %60 jaitsi du Gasteizko riderren tarifa

Free Riders sindikatuak salatu du Glovok eskaera bakoitzeko oinarrizko tarifa erdira murriztu duela hainbat hiritan. Gasteizko kasuan, irteera bakoitzeko 2,50 eurotik euro batera jaitsi da (%60). Greba deialdia egin dute astebururako.

Laudioko langile bat hil da Arrigorriagako enpresa batean lanean ari zela

Goizeko 7:00etan gertatu da ezbeharra Arrigorriagako Talleres Brasategui enpresan. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian prekarietateak eraildako 23. langilea eta azken hilabetetan lan istripu batean hildako Laudioko laugarren bizilaguna.

Lehen diskoa aurkeztu du Lepora laukote gasteiztarrak

Bonberenea Ekintzak zigiluarekin bere lehen lana aurkeztu du Lepora laukote gasteiztarrak. Maiatzaren 13an kaleratuko dute disko homonimoa.

Koronabirus, osasuna, askatasuna

Covid-19aren hedapenaren harira, osasungintzako profesionala den Gaizka Amorrortu Bovedak idatzitako iritzi artikuloa.

Apirilaren 27an San Prudentzio danborrada balkoietatik egiteko deia luzatu du Batera Zaintza Sare Herritarrak

Komunitatearen balioa mahaigainean jarriz, apirilaren 27an Gasteizko balkoietara atera eta San Prudentzio danborrada ospatzeko deia luzatu du Baterak. Aurtengo danborradako zuzendari izan behar zuen Leire Betolazak bat egin du ekimenarekin eta berak zuzenduko ditu balokietako danbor doinuak.