Atxilotuen askatasuna exijitzeko mobilizazioa deitu dute gaur arratsaldean, “faxismoari aurre egin” lelopean
Arratsaldeko 19:00etan izango da mobilizazioa, Probintzia Plazan.
Falangearen elkarretaratzea babesteko dispositiboa montatu du Ertzaintzak eta protesta antifaxistara batu diren dozenaka lagun atxiki eta zauritu ditu. Zenbait iturriren arabera 17 dira gutxienez atxilotuak eta 20 ere izan daitezke.
Atxilo jarraitzen dute denek, batzuek erietxean.
“Faxismoari aurre egin” lelopean, atxilotuen askatasuna exijitzeko mobilizazioa deitu dute gaur bertan, arratsaldeko 19.00retan, Probintzia Plazan, goizean Falangistak izan diren tokian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
