Aske antolakundeak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldean atxiloketak salatzeko
17:00etan izango da manifestazioa Andra Mari Zurian. 19:00etan Lakuan elkartzera ere deitu dute.
Falangearen elkarretaratzeari erantzun diote ehunka lagunek Gasteizen Hispanitatearen Egunean, eta Ertzaintzak protesta antifaxistagatik hainbat lagun atxiki, atxilotu eta zauritu ditu.
ASKE antolakundeak adierazi duenez “indar errepresiboek argi erakutsi dute zein dein haien funtzioa: Euskal Herriaren ukazioa eta zapalkuntza bermatzea, faxismoaren borreroak babestea eta horiei aurre egiten dion mugimendu iraultzailea jazartzea”.
Hori dela eta, goizean izandako atxilotuen askatasuna exijitzeko eta “indar errepresiboek gaur egungo gizartean betetzen duten funtzioa salatzeko”, manifestazioa deitu du ASKE antolakundeak, 17:00etan, Andra Mari Zuriaren plazatik.
Gero, 19:00etan, Lakuako komisaldegian elkartzera ere deitu dute, atxilotuekin elkartasunez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
