Arrazakeriaren eta faxismoaren aurka antolatzera deitu dute
Gasteizko hainbat eragilek arrazakeriari eta faxismoari aurre egiteko deia egin dute, azken asteetako kriminalizazio kanpaina salatuz. Mobilizazio bat deitu dute larunbat honetarako.
Gasteizko herri mugimenduko hainbat eragilek arrazakeriari eta faxismoari ateak ixteko deia egin dute. Kolektibo hauek salatu dutenez, azken asteetan Gasteizko hegoaldean emandako gertakariek zein honen inguruan eraikitako kriminalizazio kanpainak “mugimendu eta ideia erreakzionarioak indartzeko testuinguru kezkagarria” sortu dute.
Kolektibo hauek seinalatu dutenez, VOX, polizia, udala eta zenbait hedabidek modu bateratuan jardun dute kale egoeran dauden pertsonen aurka, eta norabide horretan kokatu dituzte Errekaleorrek jasandako erasoa edo URSSA eta EGAko fabriketako gertakariak.
Kriminalizazio kanpaina honek,VOX eta PP-ren diskurtso faxista normalizatzea eta zabaltzea helburu duela seinalatu dute. Alderdi hauek “diskurtso faxista normalizatu, pertsona zaurgarriak kriminalizatu, indar polizialen presentzia areagotu eta elektoralki posizioak aurreratzen saiatzea” bilatzen dutela adierazi dute. Udalak, bere aldetik, men egin dio alderdi hauek zabaldutako ulermen markoari, eta pobrezia eta migrazioa segurtasun arazo bezala aurkezten duen diskurtso erreakzionarioa indartu du. Aurreko astean, adibidez, udaltzaingoak kontserbatorioko arkupeetan bizi ziren pertsonak kanporatu zituen, VOX alderdi faxista bertan bizi zen jendea seinalatu eta 24 ordu eskasera.
Arrazakeriaren funtzio soziala
Argitaratutako komunikatuan, azken asteetan Adurtzan eman diren gertakariak aipatu dituzte. Hauek sortutako kezka erabat ulergarria den arren, erreakzionarioak inposatzen ari diren ulermen markoa ez dela irtenbide bat gogorarazi dute. Azaldu dutenez, faxismoak gatazka konkretuak edo pertsona konkretuek egindakoak orokortzen ditu, pertsona migrante guztien gaineko errelato orokor bat sortuz. Horrela, bazterkeria egoeran dauden pertsonen miseriazko bizi baldintzak eta eskubide ezaren auzia eztabaidatik kanpo geratzen direla salatu dute.
Zentzu horretan arrazakeriak betetzen duen funtzio politikoa mahaigaineratu nahi izan dute: “arazo sozial baten azalpena pertsona jakin batzuen jatorrian bilatzea, pobrezia sortzen duen egiturazko arrazoietan bilatu beharrean. Arrazakeriaren bidez langile klaseak bere baitan topatzen du bere etsaia: azken aurrekoa, azkenaren kontra.”
Gauzak horrela, diskurtso eta talde faxisten aurka borrokatzearen beharrean berretsi dira. Irakurketarekin batera, Adurtza Gazteak, Askapena, Auzoan Bizi, Gasteizko Arrazakeriaren Kontrako Asanblada, Gasteizko Gaztetxea, Gasteizko GKS, Kontseilu Sozialista Gasteiz eta Zapateneok mobilizatzera deitu dute bihar arratsaldeko 17:45tan Hegoalde gizarte etxean, bertan konbokatu den “ideia arrazistekin deituriko bilera” baten aurka.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
