[Argazki galeria] Markiegi eta Estatuaren biktima guztien aitortza eskatu dute
Aste honetan bete dira 50 urte Guardia Zibilak Iñaki Garai Blanca Salegi eta Jesus Maria Markiegi “Motriko” hil zutenetik Gernikan. Zentzu horretan, larunbat honetan Egiari Zorrek ekitaldi bat egin du Brulleria Plazan egia eta aitortza eskatzeko Markiegiren kasuan.
300 pertsona inguru bildu ziren, tartean, Markiegiren lagunak eta senitartekoak, bertan haren konpromiso politikoa eta euskararekiko nabarmendu zuten, baita bere gurasoen sufrimendua ere gogora ekarri.
Era berean, Egiari Zorrek salatu du gaur egun bere heriotzaren bertsio ofiziala mantentzen dela, hortaz, uste dute “badela garaia kasu honen gainean argia jartzeko”. Zentzu horretan, gogoratu dute Blanca Salegi eta Iñaki Garai indarkeriaren biktima bezala aitortuak izan diren bitartean, Markiegi, aldiz, ez. Horrez gain, eskatu dute biktimak aitortzeko Lakuako Gobernuaren legean eskaerak egiteko epea zabaldu dadila, premiazkoa ikusten dute aitortza eta erreparaziorako euskal legearen eskaera berriak izapidetzeko. Bukatzeko, azpimarratu dute: “Herri honen etorkizuneko elkarbizitza eraikitzeko erronkari zintzotasunez aurre egiteko, biktima guztiak aitortzea eta erreparatzea erantzukizun prepolitiko saihestezina baita”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!