Ane Arruti (Keia): “Kantuak fintzerakoan libre ibili gara, taldekide bakoitzak bere ekarpena eginez eta hasierako kantuak aberastuz”
Keia laukoteak estreineko diskoa kaleratu du, "Erregaia" eta dagoeneko zuzenean aurkezten ari dira
Arrutiko Intxaurrak egitasmoan ezagutu genuen Ane Arruti musikari zarauztarra. Orain, bere kantuak taldean fintzeko asmoz, Keia taldea sortu dut 3 oñatiarrekin batera: Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez de Zuazo, besteak beste, Latzen, Sharon Stoner, Potemkin, Amonal, Lenao, Iker Mrtz eta Zaldi Herrenak taldeetan aritutako lagunak. “Erregaia” da haien lehen lana, Iñigo Irazoki teknikariarekin batera Berako Atabal estudioetan grabatutako 12 kantu biltzen dituen rock disko borobila.
-
Hiru kortxea: Ane Arruti (Keia): "Kantuak fintzerakoan libre ibili gara, taldekide bakoitzak bere ekarpena eginez eta hasierako kantuak aberastuz"00:17:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!