Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Teresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena»
Uhintifada: Teresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena»
3 uztaila, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Teresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena» sarreran
UHINTIFADA 462. Denboraldi honetako azken atalean udarako gomendio literario bat ekarri nahi izan dizuegu. Horretarako, aurkeztu dizuegu "Palestina. El hilo de la memoria" liburua. Teresa Aranguren kazetariak 2004an idatzi zuen eta duela gutxi berrargitaratua izan da, ahatik, 19 urte geroago ez du inolako gaurkotasunik galdu. Liburu honetan Arangurenek Palestinako kolonizazioaren historiaren errepasoa egin du; XIX. mendearen bukaeran mugimendu sionista hasi zenetik; garaiko indar kolonial boteretsuenarekin, Britania Handiarekin alegia, interes bertsuak izanik, Palestina historikoaren eremuan estatu judua ezarri zutenekotik pasata; gaur egun irauten duen herri palestinarra desagertarazteko garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuten arte.
Uhintifadako denboraldi honetako azken atalean, eta irailera arteko etenaldi bat egin baino lehen, udarako gomendio literario bat ekarri nahi izan dizuegu. Horretarako, aurkeztu dizuegu “Palestina. El hilo de la memoria” liburua. Teresa Aranguren kazetariak 2004an idatzi zuen eta duela gutxi berrargitaratua izan da, ahatik, 19 urte geroago ez du inolako gaurkotasunik galdu. Aranguren eskarmentu handiko profesionala da eta ibilbide luzea egin du Ekialde Hurbilean. 1981an hasi zen Mundu Obrero argitalpenerako korrespontsal lanetan Israelek Libano inbaditu zuenean, eta eskualde horretan hurrengo harmarkadetan izan diren gatazka guztien berri eman du. Liburu honetan Arangurenek Palestinako kolonizazioaren historiaren errepasoa egin du; XIX. mendearen bukaeran mugimendu sionista hasi zenetik; garaiko indar kolonial boteretsuenarekin, Britania Handiarekin alegia, interes bertsuak izanik, Palestina historikoaren eremuan estatu judua ezarri zutenekotik pasata; gaur egun irauten duen herri palestinarra desagertarazteko garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuten arte. Bere jardunean salatu du okerreko ideia bat dagoela, hau da, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztien bertsioak bildu behar direla; baina haren esantean, hori ez da horrela, izan ere, badira bertsio batzuk errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Haren ustez, errealitatea datuetan eta gertaera objetiboetan oinarritzen da, eta Palestinako kasuan hasieratik errealitatea estaltzea helburu zuen komunikazio estrategia bat egon da. Horixe da Israelen bertsioa, eta gaur egun mendebaldeak ontzat ematen duena, Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duen bertsioa. Bestalde, azaldu du historiagile arabiarrek hamarkadak daramatzatela herri palestinarraren aurkako garbiketa etnikoa salatzen, datu eta testigantza objetiboetan oinarrituta, baina mendebaldeko harropuzkeria koloniala dela-eta ez zitzaiela garrantzi handirik ematen. Gaur, aldiz, historialari israeldar batzuk ere hasi dira Israelen kontaketa historiko ofiziala desmuntatzen eta gauzak beste modu batez ikusten dira. Gogoratu ditu Palestinako historiako pasarte dramatiko batzuk, hala nola Deir Yasin edo Tanturako sarraskiak, eta aldarrikatu du ez direla ahanzturan galdu behar. Gainera, salatu du Israelgo estatuak baliabide asko erabiltzen dituela bere historiako parte hori ezkutatzeko.
Azaldu du palestinarrak kolonizatzeko, kanporatzeko eta desjabetzeko prozesua duela mende bat abian jarri bazen ere, gaur egun bizirik dirauela, beste prozedura eta erritmo batzuekin, besteak beste, lurrak desjabetuz eta kolonia berriak eraikiz. Kontua da Palestinan palestinarren bizi balditzak jasaezinak bilakatzea, eremuko demografia eraldatzeko. Azaldu duenez, gaur egun nazioarte mailan nekez onartuko litzateke garai batekoak bezalako kanporatze masibo bat, beraz, gaur egun modu sotilago batean egiten da, apurka-apurka. Populazio palestinarra kanporatzeko prozesu hori bereziki kezkagarria da Jerusalemen. Bertan Gipuzkoako CAF konpainia kolonia ilegalak azpiegitura iraunkor batez hornitzeko lanetan ari da, eta hori nazioarteko legediaren kontrakoa da.
Azkenik, azpimarratu du Palestinan XIX. mendearen bukaeratik aurrera gertatutako guztia oso ondo dokumentatuta dagoela, baina aldi berean, estali ere oso ondo estali dutela, eta aukera daukan ororen eginbeharra da historia hori argitaratzea. Oroitzea inportantea da, izan ere, nahi dutena da, hain zuzen, kontrakoa, gertatutakoa isilaraztea.
Uhintifada: Teresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena»
??:??:??
12 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.