Imanol Aranburu (Zaharraz Harro): “Osasunaren izenean ere, kaleetan eta kantoietan elkartzea aldarrikatu dugu”
Atzo hasi ziren Zaharraz Harro jaiak eta ekainaren 28ra arte luzatuko dira.
Auzoetako jaiak abiatu dire hauetan, Gasteizko alde zaharrean ere Zaharraz Harro jaiak ospatuko dira ekainaren 22a eta 28a bitartean. Koronabirusak ekarritako testuinguruak eragina izan badu ere, jaien antolakuntzari ekin zioten eta atzokoan abiatu zituzten ospakizunak. Gaiaren inguruan mintzatzeko, Zaharraz Harroko kidea den Imanol Aranburu izan dugu gurean.
Aurtengoan osasun neurriek eragina izango badute ere, auzo harrotasuna oinarri izango duten jai autogestionatu eta partehartzaileak izaten jarraituko dute. Hori dela eta, auzoak duen aniztasunaz harro, horietako guztiek antolatutako eta guztiei zuzendutako jaiak izango dira, egitarauan islatzen den modura.
Auzoko nagusiei erreferentzia sakona egin diete aurtengoan eta irrati bidezko programazio berezia antolatu dute haiei zuzenduta. Horri lotuta, Hala Bedi Irratitik ere kaleko emisioa burutuko dugu ostiralean, ekainaren 26an.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Imanol Aranburu (Zaharraz Harro): "Osasunaren izenean ere, kaleetan eta kantoietan elkartzea aldarrikatu dugu"00:14:19
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!