7.000€ baino gehiagoko isunak Korda espazioa defendatzegatik
2025eko ekainean Gasteizko Alde Zaharreko Korda espazioa indarkeriaz desalojatu zuten. 2026ko martxoaren 17an, Greba Orokorraren egunean, Korda defendatu zutenen kontrako isunak iritsi ziren, mozal legean oinarrituta 7.000 euro baina gehiagokoak.

Duela ia urtebete indarkeriaz hustu zuen Ertzaintzak Korda espazioa; Herrizoma Elikadura Sareak, Zaharraz Harrok eta Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak 2022an berreskuratutako espazioa. 21 Zabalgunearen -Gasteizko Udalaren hirigintza-sozietatearen- jabetzakoa zen lokala eta 12 orduko polizia operazioa muntatu behar izan zuten hura husteko. Egun horretan jasandako errepresioa salatu nahi dute hiru kolektiboek; auzoa militarizatu zuten; barruan zeuden 11 kideren kontra oldartu zen polizia eta guztiak identifikatu zituen; horietako bat zauritu eta atxilotu zuten; zauritutako kidea ospitalera eraman zuten eta bertan erizaina ere identifikatu zuten; Korda itxi zuten.
Errepresioa baina ez zen egun horretara mugatu. Atxilotutako kidearen kontrako prozesu judiziala hasi zen baita mozal legean oinarritutako isunen tramitea ere. Zauritutako kideak salaketa jarri zuen poliziaren aurka eta gaur gaurkoz ez dago horren inguruko inolako berririk. Atxilotutako kidearen kontrako prozesu judiziala artxibatu da, epaileak ez duelako delitu zantzurik ikusi baina gainontzeko 10 kideren eta erizainaren kontrako isunak iritsi dira, 7.000 eurotik gorakoak, desobedientziaz akusaturik.
Herrizomak, Zaharraz Harrok eta Auzoan Bizik salatu nahi dute Mozal Legea askatasun politiko eta zibilen kontrakoa dela eta poliziaren inpunitatea handitzen duela. Horregatik, beti aldarrikatuko dute Mozal Legearen indargabetzea. Kordako desalojoari dagokionez, ez dituzte jarritako isunak onartzen eta horregatik, horien kontrako demandak jarriko dituzte. Errepresioak antolakuntza eta borroka desaktibatzea du xede baina argi dute ez dutela lortu. Azkenik, aldarrikatu nahi dute haien espazioen defentsan berriro egingo luketela eta aurrean izango dituztela.
Guzti hau salatzeko eta errepresioaren aurrean elkartasuna adierazteko, maiatzaren 9an, 12:30etan, Bittori Plazan elkartasun argazkira bertaratzeko deialdia luzatzen dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
