Lehen denboraldiko arrakastaren ostean, Iker Galartza aktoreak zuzendutako euskal zirkua Gasteizen egongo da. 16 emanaldi ezberdin eskainiko ditu maiatzaren 31tik ekainaren 15era bitartean eta sarrerak salgai daude jada.

eventbrite.es

Gure Zirkuak bigarren denboraldia hasiko du apirilean. Iker Galartza aktoreak zuzendutako taldeak euskaraz ere zirkoa egin daitekeela erakutsi zuen iaz, sold out ezberdinak eginez batez ere Donostian. Orain, asmo berdinarekin datoz Gasteiza maiatzaren 31tik ekainaren 15era.

Iker Galartzak egitasmo hau martxan jartzea erabaki zuenean “apustu arriskutsua” zela aitortu zuen, baina lehenengo denboraldian oso kritika onak izan zituen eta sarreren salmenta ere ondo joan zen, beraz udara honetan zirkua berriz martxan jartzea erabaki dute

Gasteizko ikuskizunetarako sarrerak hemen daude salgai:

  • Maiatzak 31, ostirala: 18:00 eta 20:30.
  • Ekainak 1, larunbata: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 2, igandea: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 7, ostirala: 18:00 eta 20:30.
  • Ekainak 8, larunbata: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 9, igandea: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 14, ostirala: 18:00 eta 20:30.
  • Ekainak 15, larunbata: 17:00 eta 19:30.

Zirkuko txarteldegian bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, oraindik geratzen badira. 12 euroko prezioa izango dute hauek.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies