Igandeko ekitaldi handiaren aurretik, Gasteizko txikienek euren aletxoa jarri nahi izan diote 21. Korrikari. 32 ikastetxeren parte hartzeari esker hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte ikasleek, gurasoek eta irakasleek, San Martin ikastolako ikasleen esku geratuz azken mezua: herritarrei “klika”egiteko gonbitea luzatu diete.

Korrika Txikia Gasteiza iritsi da ostegunean, igandeko jaialdi handirako motorrak berotze aldera. Zabalganan hasi da euskararen aldeko lasterketa, Armentia ikastolako kideek hartuz lekukoa; 32 ikastetxeren eskutik pasa ostean, Plaza Berrira iritsi da mezua. Bertan, San Martin ikastolako Sebastian eta Miriam ikasleek hartu dute hitza.

Aurkezpenean esan zuten bezala, ikasleek “jendeak kontzientzia hartze” nahi dute. Bide batez, ikasleei, gurasoei eta irakasleei “klika” egiteko gonbitea luzatu diete euria protagonista izan den lasterketan eta amaiera ekitaldian.

Behin Korrika Txikia amaituta, jaialditxo bat egin dute Plaza Berrian. AEK-k, bide batez, eskerrak eman dizkie ikastola ezberdinei, gurasoei eta irakasle guztiei: “Izugarrizko lana egiten dute”. Eta, aurreratu dutenez, baliteke formatu honetan ezaguna den Korrika Txikiaren azken edizioa izatea: “Auzoka antolatzeko ideia aztertzen gabiltza”.


2019ko apirilaren 11ko Korrika Txikian parte hartu dutenen zerrenda:

  1. Armentia
  2. Zabalgana
  3. Hogar San Jose
  4. Miguel de Cervantes
  5. Vera-Cruz
  6. Sansomendi
  7. Abendaño
  8. Barrutia
  9. Toki Eder
  10. Gorbeialde
  11. ibaialde
  12. Aita Orbiso
  13. Umandi
  14. Luis Dorao
  15. Luis Elejalde
  16. Niño Jesus
  17. Marianistas
  18. Santa María de Vitoria
  19. Landazuri
  20. Ramon Bajo
  21. Odon de Apraiz
  22. Samaniego
  23. Lopez de Guereñu
  24. Errekabarri
  25. Aranbizkarra
  26. Arantzabela
  27. Salburua
  28. Angel Ganivet
  29. Calasanz
  30. Adurtza
  31. Olabide
  32. San Martin

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies