Euskara ikasleak saritzeko asmoarekin, Euskalduntxarrak irratsaioko kideek eta Gaztetxeko euskara ikasleek eramango dute lekukoa 11:40ak pasatxo Manuel Iradier kaletik abiatuta. 12:00etan irekiko ditu ateak muinoko etxeak eta gauera arte egongo zabalik.

Badator Korrika Gasteiza. 11 egun luzeren ostean, euskararen aldeko lasterketa handiena Arabako hiriburura iritsiko da 08:15 inguru igandean. Aurretik, ia beste 100 kilometro, 12:30ean sekretupean gordetako mezua beteta egongo den Andra Maria Zuriaren plazan irakurtzeko.

Gasteizko ibilbidean barrena, dozenaka kolektiboen eskutik pasako da lekukoa, eta, haietako batzuk Gasteizko Gaztetxea eta Hala Bedi izango dira: batera hartuko dute kilometroa, ohikoa den legez.

Euskara ikasleei saria

21.edizio honetan Hala Bedin eta Gasteizko Gaztetxean aritzen diren euskara ikasleak omendu nahi dituzte bi kolektiboek. Hori dela eta, lekukoa Euskalduntxarrak irratsaioa egiten dutenek eta muinoko etxean euskara klaseetan parte hartzen duten kideek eramango dute.

Aurtengo zita 11:40an izango da, Gasteiz erdialdean: Manuel Iradier eta Foru kaleak gurutzatzen diren izkinan. Hori dela eta, Herri Mugimenduko espresio ezberdinei bertaratzeko deia luzatu diete.

Euskalduntxarrak irratsaioak modu dibertigarri eta dinamikoan lantzen du euskara eta horretarako euskara ikasle ezberdinen pasadizoak, txisteak eta bizipenak kontatzen dituzte uhinetan.

Haiekin batera egongo dira Gasteizko Gaztetxean burubelarri euskara ikasten duten kideak. Ikasturte hasieran deialdi ireki bat egiten dute asanbladatik muinoko etxean euskara ikasteko eta euskara irakasteko. Musutruk eta militantziaren bitartez, urteak daramatzate tankera berdineko ikastaroak egiten.

Gaztetxean jaia

Igandean, 12:00etan irekiko ditu ateak Gasteizko Gaztetxeak eta etxeko DJ-ekin girotuko dute gunea 23:00ak arte. Bertan izango dira DJ Galaxy eta BasGyal, Maurizia & The Runners eta DJ Malandro.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies