TUVISA-ko langileek greba egingo dute maiatzaren 6an eta 13an. 24 orduz lan uztean egoteko konpromisoa hartu dute: gaueko 00:00etatik aurrera. Hala erabaki dute ostegunean egindako asanblada ezberdinetan.

Otsailean, gerentziarekin bilera ezberdinak izan ostean, eskaera batzuk jarri zituzten mahaiaren gainean, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.

Langileek frekuentzia handiagoa eskatzen dute linea ezberdinetan, EPE berri bat, autobus-geltokian txoferrentzat komunak jartzea eta jubilazioak bermatzeko akordio berri bat, besteak beste. Zentzu honetan, enpresa publikoaren partetik konpromisoak eskatzen dituzte.

 385 langile zeuden deituak bozkatzera eta, guztira 253 kidek bozkatu dute (%65,70%)

  • Bai 184 (%77,96)
  • Ez 46 (%19,49%)
  • Txuriak 6

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies