Egunotan “Change the Change” klima-aldaketari buruzko kongresua egin da Donostian. Han egon dira Eusko Jaurlaritzako eta Estatuko arduradun politikoak, klima aldaketa geldiarazteko politikak aldatzearen aldeko esaldiak esanez. Baina beraien esaldiak ez datoz bat beraien ekintzekin.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Hidrokarburoen Elkartearen (SHESA) bitartez, denbora luzez gasa bilatzen saiatu da. Izan ere, PSEko Patxi Lopezen argazki guztiak gogoratuko ditugu, gasaren ustiaketa Frackingaren bitartez etorkizuneko panazea zela salduz.

Halaber, EAJk Anti Fracking Legeari egindako oposizioa gogoratuko dugu. Eta Donostian hitz egin eta hitz egin duten bitartean, erregai fosil kutsatzaileen aldeko apustua egiten jarraitzen dute. Etxe ondoan, subilanan, Armentia-2 proiektuaren mehatxua dugu. Konbentzionalak ez diren formazioetan gasa ateratzeko asmoa dute, “konbentzionalak” omen diren metodoak erabiliz. Frackingaren mehatxuari izena aldatu diote, baina inpaktuak berberak edo okerragoak dira, izan ere, zulatzaileen planak osatzeko lurraldean ehunka edo milaka putzu zulatu beharko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak, gainera, Armentia-2 proiektuaren inguruan gizartean parte hartzea debekatzeko erabakia hartu zuen, bide erraztua erabiliz, ingurumenaren aldeko kolektiboen alegazioak sahiesteko.

Gorka Urtaranek EAJko alkateak, PSEko bere Gobernu bazkidearen laguntzarekin, proiektu horri buruzko herri-galdeketa egiteko aukera ukatu zuen.

Non dago esaten dutenaren eta egiten dutenaren arteko koherentzia? Egoeraren larritasunak, erregai fosiletan oinarritutako energia eredua bultzatzen duten inbertsioak diru publikoarekin ez ordaintzea eskatzen du. Inbertsio guztiak, trantsiziora zuzendu behar dira, karbono baxuko ekonomia lortzeko helburuarekin. Berotegi efektuko gasen emisioak murriztuz, energia kontsumoa gutxituz eta energia berriztagarrien aldeko apustua eginez. Trantsiziozko energia bezala gasaren aldeko apustu publikoak, krisiaren ereduan sakontzen du eta beharrezkoa dugun eredu berriztagarriarekin talka egiten du, ezinbestekoa den aldaketaren gauzatzea atzeratuz.

Ezer ez da aldatuko, aldaketa ez badugu guk eragiten. Horregatik guztiagatik, Berriztu! Mugimenduak bat egiten du “Fridays for Future Gasteizko Batzarretik” deituriko martxoaren 15eko mobilizazioko jardunaldi orokorrarekin, klima-aldaketa sortzen ari diren politiken aurka, eta ahal den guztia egingo dugu hura bultzatzeko eta babesteko.

Gai honekin sentsibilizatuta dagoen pertsona edo kolektibo orori dei egiten diogu, Araban martxoaren 15ean, ostirala, egingo den mobilizazio global horretara atxikitzera eta Gasteizko deialdian parte hartzera: goizean ikasleen elkarretaratzea 13:00tan Plaza Berrian eta arratsaldean Andra Mari Zurian ere, 18:00tan mobilizazioa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies