Datorren ostiralean, martxoaren 15ean, “Global Strike For Future”, mundu mailan antolatu den greba, eginen dute hainbat gaztek. Greta Thumbergek, 16 urtetako gazteak, herein zuen honen lehen hazia, bere ikastetxean ostiraletan greba eginez, aldaketa klimatikoa eta hau areagotzen duten politkak salatuz.

Olatu ekologista Europako hainbat herrialdetara hedatu zen eta Euskal Herrira ere iritsi da. Atzo bildu ziren “Fridays For Future, Arabako Asanblada” honen inguruan mintzatzeko, ostiraleko mobilizazioak antolatzeko eta baita Euskal Herrian eta Araban dauden arazo ekologikoen inguruko lanketaz hitz egiteko ere.

Hau guztia azaltzeko aipatutako asanbladako eta Berriztuko kidea den Aitor Lopez eduki dugu estudioan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies