Igande arratsaldea izanda ere, milaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda gogoratzeko. Herri mugimenduko eragile ezberdinek indarrak batzeko deia luzatu dute, bakoitza bere “lubakietatik” ateratzeko deia eginez. Bide batez, Martxoaren 8ko Greba Feministan kaleak hartzeko aldarria egin dute.

43 urteren ostean, igande arratsaldez eta ihauterietako asteburuan, milaka lagun atera dira berriz ere Gasteizko kaleetara justizia eskatzeko eta  1976ko Martxoaren 3an Espainiako Poliziak erahildako Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda gogoratzeko. Bost erahildako eta milaka zauritu, baina epaitutako errudunik ez.

Eguneko manifestazioa hasi aurretik, Martxoak 3 Elkarteko kideek hitza hartu dute, hiru ardatzetan zentratuz hitzartzea: 

  • Inpunitatea: “Inpunitateak jarraitzen du, baina borroka grinak ere bai”
  • Martin Villa eta Memoria Gara: Gasteizek Martin Villa ‘persona non grata’ izendatu izana gogoratu dute eta Martxoaren 3ko eliza memoria eta giza eskubideen gune bihurtzea eskatu dute, Memoria Gara ekimenarekin bat eginez.
  • Ostiraleko Greba Feministan parte hartzeko deia luzatu dute: “Memoria ere feminista izan behar da”.

Argazki Galeria | Hala Klik

“Lubakietatik” ateratzeko dei bateratua

Aurreko urtean bezala, sindikatu ezberdinek eta herri mugimenduko eragile ezberdinek deituta, manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan barrena, bost langileen argazkiak buru zituen mobilizazioan. Horretaz gain, JUSTIZIA hitza letra larriz eta sindikatuek herri mugimenduko eragileekin adostutako leloa egon dira presente: “Etorkizuna eraikiz. Confluir, luchar, avanzar”.

Foru enparantzan, eskubide sozialetan atzerapauosak ematen ari direla salatu dute: “Eskubideak murrizteko faxismoa, arrazismoa eta xenofobia erabiltzen dituzte langileak banatzeko”. Zentzu honetan, herri mugimenduko eragileek indarrak batzeko deia luzatu dute, egunero borrokatuz eta bakoitza bere “lubakietatik” ateraz.

Ekitaldi horretan, datorren ostiralean emakume, bollerek eta transek kaleak “indartsu” hartuko dituztela ohartarazi dute: “Iraultza feministak bizitza politizatzea eskatzen du. Feminismoa ez da erosoa, praktika politiko erradikal bat da”.

Astelehenero kalera ateratzen diren pentsionistak eta “prekarizazio bortitzera kondenatu nahi dituzten gazteak” ere izan dituzte gogoan: “Gazte perspektibatik sistemari aurre egiten eta klaseen arteko gudan sakontzeko konpromisoan berresten gara. Euskal Herrian erabaki eta bizi nahi dugulako, gure bizitzak zeharkatzen dituen prekaritateari ateak itxiko dizkiogu”. Ekitaldi nagusiaren aurretik, Gazte Blokea egin dute gazte mugimenduko espresio ezberdinek.

Miarritzeko G7 gailurrari dagokionez, egun horietan zehar okupazio poliziala jasango dugula adierazi dute: “Beste herrialde batzuei inposatuko zaizkien politika ekonomikoak bertan erabakiko dira”. Eta, amaitzeko, Euskal Herrian beste eredu baten beharra dagoela ekarri dute gogora:  “Justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna lortzeko burujabetza behar dugu”.

Argazki Galeria | Hala Klik

https://twitter.com/halabedi/status/1102271855258419203

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies