“Izaskun Arrueren urratsen atzetik” liburua idatzi du Miel Angel Elustondok, eta azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban euskararen bilakaera eta Ikastolen sorrera nolakoa izan zen aztertu du. Izaskun Arrue Arabako Ikastoletako “lehen andereñoa” izan omen zela eta, bera elkarrizketatu zuen Elustondok 2004an. Arruek emandako urratsei jarraiki, Arabako euskararen bidea marraztu nahi izan du liburuan.

Miel Angel Elustondo bera izan dugu gaur Hizpidean, eta liburuaren nondik norakoak kontatu dizkigu, beste mila konturen artean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies