LAB sindikatua elkarrizketa sozialeko mahaiaren bileran sartu da otsailaren 11n, astelehenean, protestan. Ekimen honekin, haren “izaera antidemokratikoa salatu eta bertan behera uztea” eskatu dute.

LAB sindikatuko 30 kide inguruk elkarrizketa sozialeko mahaiaren bilera oztopatzeko ekintza egin dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak Lakua auzoan dituen bulegoetan. Ekimen honekin, “mahaiaren izaera antidemokratikoa eta bere helburuak” salatu nahi izan dituzte: “Langileak prekarizatu eta pobretzea ahalbidetzen du mahaiak. Iñigo Urkulluren politikak eta Confebasken planak onesteko espazioa da  elkarrizketa sozialeko mahaia”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies