Topatutako arma eta gailuak ikertzen ari da Ertzaintza, erabilgarri zeuden ikusteko.

Aiaraldea.eus bidez

Ezker Abertzaleko familiaren baserriaren aurka egin zuten tiro, sendia etxe barruan zegoela.

Informazio gehiago plazaratu dute hedabideek Lezamako Ezker Abertzaleko familia baten baserriaren aurka tiro egiteagatik atxilotutako polizia nazional jubilatuaren inguruan. Naiz atariaren arabera, atxilotuak -L.A.M.A- 27 arma labur eta 9 luze zituen etxean gordeta. Hedabide horrek nabarmendu du polizia nazional ohiak tiroketa gertatu eta lau egunera jakinarazi zuela arma horiek zituela.

Ertzaintza bere etxera bertaratu zen lehen aldian -tiroketaren egunean bertan- gizonezkoak adierazi zuen arma bakarra zuela etxean: ehiza eskopeta bat, lizentziarekin. Munizioa ere erakutsi zien etxera bertaratu ziren agenteei.

Hiru kutxa gotorretan gordeta

Lau egun beranduago, baina, zituen beste armen berri eman zuen. Gehienak hiru kutxa gotorretan gordeta zituen. Kutxa horietako batean Astra eta Star markako 11 pistola topatu zituzten. Hainbat pieza, 17 kargatzaile, hainbat motatako kartutxoak eta atzerapen-detonagailuak.

Zortzi errebolber eta beste lau pistola topatu zituen Ertzaintzak beste kutxa gotor batean. Hirugarren kutxa gotorrean, aldiz, hiru errebolber eta pistola bat zeuden. Star eta Cetme marketako lau subfusil ere topatu zituzten etxean barreiaturik, bi errifle, karabina bat, bi eskopeta eta 17 baionetarekin batera. Horrez gain, 26  elementu militar ere atxiki zituen Ertzaintza, obusak diruditenak. Laudioko komisaldegira eraman zituzten elementu guztiak, elementu militarrak, bolbora boteak eta detonagailuak salbu. Gailu horiek Lehergailuen Desaktibaziorako Unitatera eraman zituzten.



Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedi-ra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies