Bertso-txapelketen bertsio dibertigarria da BertsoKatu, Gasteizen errotu den txapelketa: Kutxi kaleko Katuak izeneko tabernak bertsotarako plaza bilakatuko dira datozen asteetan. Zortzigarren edizio hau musika-estiloek karakterizatuko dute.

Bertso sariketetako bertsiorik dibertigarrienetako bat da BertsoKatu. Hala esan ohi dute, gutxienez, bertara etorritako ikasleek. Duela zortzi urte sortu zuten sariketa hau Kutxiko Katuek, bertsolari gazte arabarrak eta ikasleak elkartzeko helburuarekin.

Urte guzti hauetan berrikuntza ugari egon dira, bertsolariak, tabernak, Gaztetxea eta gai-jartzaileak ere karakterizatu izan dituzte Bertsokatun. Aurtengo edizioan, adibidez, taberna bakoitzak musika-estilo bat izango du: reggaetoia, klasikoa, trapa eta erromeria.

Epaileak publikoaren artean infiltratuta egoten dira, kamuflatuta. Beraiek aukeratzen dute zein bertsolarik egiten duen aurrera, baina “txalometroa” delakoa ere erabiltzen da.

Asteazkenean hasiko da txapelketa, Txapelarri tabernan. Ostean, asteazkenero tabernaz-taberna mugituko dira kanporaketak otsailaren 13an, 20an, 27an eta martxoaren 6an. Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Finala: leku aldaketa

Aurtengon edizioa nobedade batekin dator: finala ez da Gasteizko Gaztetxean ospatuko, Jimmy Jazz aretoan baizik. Martxoaren 14an izango da hau, ostegunean.


  • Zortzigarren edizio honetako kartela:

Autengo kartela

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies