Amazona bat naizela aitortu beharra daukat. Batere ez zaidan gauza bat kontatu behar dut ea norbaitek nire arazoari konponbidea aurkitzen dion jakiteko.

Herri txiki batekoa naiz, eta ez, ez dakit zaldi baten gainean ibiltzen, eta emakume borrokalaria uste dut naizela, baina nire arazoa ez da mitologia grekoetan agertzen diren emakume borrokalariena… nirea ez da amazona izatearen arazoa. Nirea amazon webgunearen arazoa da.

Badakit eta behin eta berriro esaten diot nire buruari ez dudala bertan erosi behar, hurbileko dendatan eta hubileko lekuetan egin behar ditudala nire erosketak. Baina arazoekin oztopatzen naiz behin eta berriro…

Amazonak bezala herri txiki batean bizi naiz eta herri txikietan ez ditugu herri handi edo hirietan ditugun dendak aurkitzen, eta gauza asko erosi behar ditugunean hirietara jotzen dugu. Hona dator nire arazoa, eta gaur gertatu zaidanarekin egingo dizuet nire arazoaren deskribapena. Kalkamunia batzuk erosi behar nituen, azalean itsasten diren pegatinak… oso diru gutxi kostatzen dute eta ez ditut edonon aurkitzen. Pentsatzen hasi naiz eta txino batera joatea pentsatu dut, gero jostailu dendan bestela, baino ez nengoen zihur batean edo bestean aurkituko nituenik.Orduantxe nire erosotasunean pentsatu, kotxea artu behar ez nuela euro gutxi batzuk gastatzeko eta amazon etorri zait burura.

Nire arazoaren iturria den web horrialdean sartu naiz eta aukera mordoa nituen, koloreak formak tamainak eta baita ere oso prezio merkean. Aukera zabala eta nolakoak direnaren argazkiak neurriak, beste erosleen iritziak eta balorazioak…

Amazonen erosketak egitea ez dut atsegin, baino denbora galtzea ere ez zait gustatzen leku batetik bestera ibiltzean, gainera jakinda nire herritik hurbileneko hirira bakarrik 40 minutu ditudala joan etorrian.

Denbora, erosotasuna eta beharrak amazona bat bihurtu nau. Zaldi eta ezpatarik gabeko amazona bat.
Erosketa xumeen borroka galduta dut.

Itxaso Compañon

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies