Urtarrilaren 28an berri oso triste bat izan genuen: Zaballan mutil bat hil zen. Eta hil zela diot gertakaria 11 egun lehenago izan zelako, urtarrilaren 17an.

Harrigarria iruditzen zait gertakari hain grabe bat 11 egunez isilunean egon izana. Eta hori badakigu zergatik den, kartzeletan gertatzen diren gauzak modu oso opako batean tratatzen direlako.

Berria jarraitzen badugu gaindosi batengatik izan zela irakurri dezakegu. Kartzela gutxi edo ezer ezagutzen ez baduzu ezingo duzu ulertu nola pertsona batek kartzela baten gaindosi bat izan dezakeen. Kartzeletan ezin da ezer sartu eta horregatik drogarik ere ez dagoela pentsatuko duzu. Pertsonek hor birgizarteratze bat egiten hari direla eta hauek leku seguru eta drogarik gabekoak direla.

Ba ez, hau ez da batere horrela. Kartzeletan droga asko dago, leku batetik edo bestetik sartzen dira. Kartzeletako drogen programek efektu txikiegia dute gehienetan eta drogekin arazo asko daude orokorrean.

Baina hau ez da kartzelei buruzko ideia oker bakarra.

Kartzelak birgizarteratze modu bat direla esaten digute, haien funtzioa bikoitza dela: zigortu eta birgizarteratu. Baina, nola birgizarteratu daiteke pertsona bat gizartetik kanpo ateratzen? Ba, erantzuna oso erraza da, ezinezkoa da.

Beste alde batetik kartzelak delinkuente arriskutsuez beteta daudela diote eta hau beste gezur handia da. Kartzelak pobrez beteta daude, hori da egi nagusia. Barruan dauden pertsona gehienak delitu txikiengatik sartu ziren, askotan diru faltarekin eta beste hainbestetan menpekotasunekin erlazionatuta.

Preso gaixoekiko informazioa oso opakoa da ere beti. Kartzeletan preso gaixoak ez dutela egon behar suposatzen da baina hau ez da batere betetzen. Kartzelak preso gaixoez beterik daude eta kasu oso gertu bat dugu Gasteizen, Oier Gomez preso egon zen 5 urtez minbizia izanda eta duela urte erdi atera zen. Pasaden astean hil egin zen.

Gainera kartzeletan osasun mentaleko gaixo asko daude. Suposatzen da pertsona hauek beste motatako leku batzuetan egon behar dutela baina errealitatea da kartzeletan dauden pertsonen portzentai oso handia dela.

Bukatzeko pasaden egunean ikusi nuen berri bati buruz hitz egingo dizuet. “Tu abandono me puede matar”, hau da kartzeletako funtzionarioen kolektibo baten lema eta honek amorru handia sortzen dit. Kartzeletan hiltzen direnak presoak dira, ez funtzionarioak eta gure abandonuak hiltzera kondenatzen ditu.

Itxaso Perez Garcia

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies