Datorren urtarrilaren 31n Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldeak Euskal Herria bisitatuko du, berriz ere, Baskoniarekin norgehiagokan aritzeko. Azken hamar urteotan bezala, Gasteizko BDZ taldeak boikot kanpaina abiarazi du Israelgo kirol enbaxadorearen aurkako aldarria gizarteratzeko, asko baitira talde hebrearra estatu sionistaren apartheid erregimenaren normalizazio politikekin lotzen dituzten zantzuak.

Aste honetako atal monografikoan azken urteotan Maccabiren aurkako boikot kanpainetan nabarmendu diren hiru pertsonaren testigantzak berreskuratu nahi izan ditugu.

Batetik, Bartzelonako BDS taldeko Mireiarekin izandako solasaldia entzun dugu; bertan, iaz talde maccabiarrak Bartzelonara egin zuen bisitaren harira Katalunian antolatu zioten boikot kanpainiaz aritu zaigu.

Bestetik, Komite Internazionalistetako Patriren testigantza izan dugu entzungai; bera baita Gasteizen hasierako urteetako protestaldietan Maccabiren aurkako ekintza zuzenak burutu zituzten ekintzaileetako bat.

Eta azkenik, Indar Baskoniako Danelen gogoetak ere entzun ditugu; zaletuen jarrera konprometiturik ezean ezinezkoa izango baitzen azken urteotan Palestinarekiko elkartasun aldarrikapena Baskoniaren harmailertara eraman izana.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies