Lanbide Heziketako irakasle talde batek itxialdi bat abiatu zuen Mendizabala Institutuan urtarrilaren 9an. Araudiak Lan Eskaintza Publikoen sistematik kanpo uzten dituela salatzeko jarri dute martxan protesta hau. Tailerrak ematen dituzten irakasleak dira, unibertsitate karrerarik ez daukatenak, eta honek oposaketak egiteko aukerarik gabe uzten ditu, egonkortasunik gabe lan egitera kondenatuta..

Protestan parte hartzen ari den Joseba Zengotitabengoa izan dugu gaur Hizpidean. Euskal Autonomi Erkidego osoan ezaugarri horiekin lanean ari diren irakasle guztiei eragiten dien arazo honi buruz gehiago azaldu digu, eta haien itxialdiaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies