Datorren larunbatean, urtarrilaren 19an, antolatu ditugu Hala Beditik Izan Media tailerrak, kolektibo zein norbanakoei komunikaziorako tresnak eskaintzeko proposamena. Lau tailer izango dira aurtengo edizioan, irratigintza, bideogintza, kartelgintza eta prentsa eta sare sozialei buruzkoak.

Unai Gartzia Hala Bediko kidea izan dugu gaur Hizpidean, tailerren nondik norakoak hobeto ezagutzeko, eta interesa daukaten guztiak bertara gonbidatzeko. Oihaneder Euskararen Etxean izango dira nagusiki tailerrak, eta ostiral hau, urtarrilaren 11, izango da izena emateko azken eguna. halabedi.eus/izanmedia helbidean sartuta eman daiteke izena.

Ahozkotasuna, irrati teknika, bideo edizioa, prentsa eta sare sozialak modu eraginkorrean erabiltzeko teknikak eta beste hainbat gauza ikasteko aukera izango da tailer hauetan. Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, edizio berri honekin egin nahi dio ekarpena Hala Bedik herri mugimenduari.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies