Hamaika dira Hala Bedi Irratian egunero edo astero entzuten diren soinuak. Irratsaio musikaletatik igortzen dira rap abestiak, magazinetatik salsa doinuak, techno musika beste tarte batzuetan… Orain, irratsaio guzti hauek euren tokia izango dute Hala Bedi Tabernan hilabetean behin gutxienez. Uhinetatik dantza-plazara egingo du salto irratiak.

Tabernaren eskaintza kulturalaren baitan, 10 irratsaio ezberdin baino gehiago egongo dira Hala Bedi Sounds-en egitarauan. Bakarka pintxatuko dute irratsaio batzuek, modu kolektiboan beste askok. Orain arte, bi DJ saio egon dira ikasturte honetan: Boskebeat (Basati irratsaioa) eta Zekale Gang (Kantoia irratsaioa).

Hurrengo zita larunbat honetan izango da, baina maiatzera arte luzatuko dira musika gau hauek:

  • Urtarrilak 12 | Dj Jalisa (Habelas Hainas irratsaioa)
  • Otsailak 9 | Sideburn Society (Erraietatik irratsaioa)
  • Otsailak 23 | …Edo ez da izango! (O No Será irratsaioa)
  • Martxoak 2 | Kobalski and Cubo (Zuria Beltzez & Xperimental Sound System irratsaioak)
  • Martxoak 16 | Kasaka (Kasakatxan irratsaioa)
  • Martxoak 30 | 3Kortxea selekters (Hiru Kortxea irratsaioa)
  • Maiatzak 4 | Erro Ta Berri Selektor (Erro ta berri irratsaioa)
  • Maiatzak 18 | NHP DJ (No hay pasado irratsaioa)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies