Gasteizko hiru rokodromo publikoek itxita jarraituko dute urtarrilean ere, Gasteizko Udalak hitz emandakoaren aurka. Hirugarrenez hutsik gelditu da Udalak rokodromoak kudeatzeko egindako lehiaketa publikoa. Langileen iritziz, Udalak eskainitako lan baldintza txarren ondorioz gertatu da hori.

Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformako Maialen izan dugu Hizpidean, rokodromoen auziaz sakonago hitz egiteko. Lehenik eta behin, Gasteizko Udalak zerbitzu publikoekin daukan tratamendua salatu du. Orokorrean, rokodromoez harago Udalak externalizatzera eta pribatizatzera jotzen duela adierazi du Maialenek. Bestalde, rokodromoen auzia ulertzeko gako batzuk eman dizkigu, eta datozen egunetarako antolatu diren deialdi batzuen berri eman digu.

Bihar, urtarrilaren 8an, eguerdiko 12etan Plaza Berrian elkarretaratzera deitu dute. Udalaren Kirol Komisioa batuta egongo da ordu horretan, eta ART Arabako Rokodromoen Teknikariek hitz egingo dute ESK sindikatuak eskatuta. Langileei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute kanpoan.

Bestalde, datorren asteazkenean, hilaren 16, arratsaldeko 7etan, asanblada bat deitu dute Hegoaldeko Rokodromoan, auziaren inguruan eman beharreko hurrengo pausoak definitzeko asmoz.

Elkarrizketa osoa hemen dago entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies