Urtarrilaren 19an izango da jardunaldia, Alondegian. Solasaldia eta tailerra egongo dira, besteak beste.

Aiaraldea.eus bidez

Ekaineko topaketen ondorioak aurkeztuko dituzte Alondegian. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo ildoak Neguko topaketa feminista prestatu du urtarrilaren 19rako. Urduñako Alondegian izango da hitzordua, 10:30etik 13:00etara. Umeentzat gunea egongo da, eta baita itzulpengintza zerbitzua ere. Zerbitzu horietarako, ordea, emailez eman beharko da izena, feminismoa@aiaraldea.eus posta elektronikora mezua bidalita.

Egitarauari dagokionez, 10:30ean izango da harrera, eta 11:00etan ekingo diote “Feminismoa ehuntzen 2.0” dinamikari. Hala, 2019an gauzatzeko plangintza aurkeztuko dute, ekaineko topaketa feministen emaitza. Atsedenaldiaren ondotik, “Feminismo birtuala” tailerra egongo da. Feminismoa Aiaraldean webgune bereziaren aurkezpena eta Aiaraldeko Intranet Feminista erabiltzeko ikastaroa egingo dira bertan.

Topaketan hizpide izango dituzte koordinazio eta saretzea, ahalduntzea eta komunikazioa. Indarkeria matxistari aurre egiteko ekintza plana ere aurkeztuko dute.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies