11 baino +: Has Gasteizen euskaraz bizitzen dokumentalaren estreinua urtarrilaren 9an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala burutu zuten milaka herritarrek Euskal Herri osoan aldi berean egin den ariketak. Hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea xedetzat izan zuen ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola bete zuten.

Araban 17.500 lagunek eman zuten izena, hauetako %63a emakumezkoa izan zela azpimarratuz.

Gasteizko Euskaraldia esperientzia dela eta dokumental bat prestatu dute. 11 baino +: Has Gasteizen euskaraz bizitzen dokumentalaren estreinua urtarrilaren 9an izango da Oihaneder Euskararen Etxean.

“Esparru ezberdinetako elkarrizketatuak hautatu ditugu: komunikabideak, euskaltegiak, bizilagunak… Oso marko anitza eta polita sortu dugu eta horregatik lau haizeetara zabaldu nahiko genuke egiten ari garen lan hau”, azaldu dute ekoizleek.

Hiru zita ezberdin egongo dira dokumentala ikusteko:

  • Urtarrilak 9 | Oihaneder Euskararen Etxea (19:00)
  • Urtarrilak 24 | Salburuako gizarte-etxea (19:00)
  • Urtarrilak 31 | Zabalganako gizarte-etxea (19:00)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies