Bidezidor berrietan murgildu gara aste honetako irratsaioan ERRAIETATIKeko ume basatiok. Helburua argia da: Gasteizko eszena musikala ondo ezagutzea. Eta, bide batez, ikerketa bera doinu basatiekin ontzea. Irratsaio formatu berri hau estreinatzeko ume basation lagun on bat gonbidatu dugu: Rufo. Elkarrizketa pausatua, sakona eta adiskidetsua izan dugu Old Tower Stuffeko jabearekin.

2018ko Azkena Rock Festival musika jaialdia aitzaki, ekainean ireki zituen ateak Old Tower Stuff dendak. Musika eta arropa denda honetan, 6.000 diska desberdin topa daitezke, den-denak biniloan. Hilabete gutxietan Gasteizko musikazaleentzat erreferentzia-puntua bihurtu da, hiriko eszena musikalak behar zuen binilo-zuloa. Eta horrela, adin guztietako binilozale eta fetitxista sutsuak egiten dute bidea Old Tower Stufferaino.

Old Tower Stuff │Gasteiz Hoy

Arestian esan bezala, Rufo da Old Tower Stuffeko jabea. Hamaika borroketan eskarmentua hartu ostean eta bere bide naturalari jarraiki erabaki du denda irekitzea. Antzinatik musikaren azpimundura estuki lotuta egondakoa da Rufo, ordea. Ezaguna da, batez ere, Mossin Nagant punk-oi! talde mitikoaren kidea izateagatik. Horretaz gain, musika jartzaile moduan edo musika-sustatzaile lanetan aritutako da.

Gauzak horrela, ezinbestekoa izan da Rufo gurera gonbidatzea. Poltsa bete biniloz, Hala Bediko estudioetara etorri zaigu eta ordu betez mintzo egin gara garagardo artean. Hamaika izan dira landutako gaiak: Old Tower Stuff irekitzearen abentura, biniloen osasuna, Gasteizko musika eszena…

TRACKLIST

01. SHAKE!My Boy

02. MAMBO JAMBOEl Timo

03. GLUECIFERSuck City

04. RATA NEGRAEllos Saben

05. PETER PAN SPEEDROCKHeatseeker

06. PLEASURE FUCKERSSuper Real Fuck

07. LOS BENGALAJodidamente Loco

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies