Aste honetako atalean Bilboko BDZ taldeko lagunek hilero eskaintzen diguten kolaborazioa izan dugu entzungai Uhintifadako mikrofonootan. Oraingo honetan Jerusalemeko palestinarren ibilbide historikoaz eta egungo egoeraz aritu dira.

Solasaldian azaldu dutenez, Israelek 1967an Al Quds okupatu zuenetik gaur egunera arte xede argi bat izan du mugimendu sionistak: hiri santua bereganatu eta bertako populazio palestinarra desagertaraztea.

Horretarako, hasieran indar militar hutsa baliatu bazuten ere, gaur egun bestelako tresnak garatu dituzte Jerusalemeko geografia eta demografia eraldatzeko; besteak beste; gazteen eta gizarte ekintzaileen atxiloketa masiboak, eraikin palestinarren birrinketak, trikimailu administratiboak bertako palestinarrek hiritartasun estatusa gal dezaten, auzune palestinarrak banatzen dituen harresia, Jerusalemeko historia palestinarra ukatzen duen hezkuntza curriculuma, mugikortasunerako oztopoak…

Eta traba horien guztien gainetik Jerusalemeko hiritartasunari eusten dioten palestinarrak ekialdeko auzune gentrifikatuetan geratu dira isolatuta eta oso baldintza eskasetan bizitzera behartuta daude.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies