Abenduaren 5ean irekiko ditu ateak Herri Mugimenduko 15 eragilek osatuko duten herri-denda. Kutxi kaleko 71. zenbakian kokatuta egongo den txokoa hilabete batez egongo da irekita.

Urtero legez, Gabonetako datak hurbiltzen diren heinean, Herri Mugimenduko eragile ezberdinen artean herri-denda irekitzen dute hilabete batez. Bertan, kolektibo ezberdinek euren materiala jartzen dute salgai, beste sorpresa askorekin batera.

Aurten, nobedade moduan, inoiz baino eragile gehiago egongo dira Kutxi kaleko 71. zenbakian. Orotara, 15 izango dira materiala jarriko duten eragileak: Etxerat, GES, Bilgune Feminista, Hala Bedi, Gaztetxea, Askapena, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Auzolana Pilotalekua, Berriztu, Ernai, Harrera, Errekaleor, Sortu, Presoen Lagunak eta AHT Gelditu.

Abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra irekita egongo den txoko honetan, ohitura bilakatu den tonbolan parte hartzeko aukera egongo da. Eta, aurreko urtean egin bezala, urtarrilaren 6an etxe ezberdinetara eramango duten errege-opila erreserbatzeko aukera egongo da: txikia, ertaina eta handia.

Ordutegiari dagokionez, egunaren arabera ezberdina izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00-22:00.
  • Larunbat eta igandetan: 12:00-15:00 eta 17:00-22:00.
  • Abenduaren 24an eta 31n egun osoa egongo da irekita, etenik gabe.

Inaugurazio ekitaldia, abenduaren 5ean bertan izango da, asteazkenean, 20:00etan.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies