Azken asteotan, bi talde gasteiztarrek diska berriak kaleratu dituzte, Erraia Diskoak zigilupean: Montauk-ek ‘Geruzak’ izeneko lana aurkeztu zuen urrian, eta azaroaren amaieran, Izaki Gardenak taldeak ‘Dena Oskol’ diska berria argitaratu du.

Nobedade hauek aitzaki hartuta, Montauk taldeko Beñat Goitia eta Izaki Gardenak-eko Jon Basaguren bildu ditugu Zuloa Irudian HalabeditaROCKeko edizio berri batean.

Bi belaunaldi ezberdinetako musikariak dira eta, azken aldian, elkarlanean aritu dira Erraia Diskoak zigilua sortzeko, beste kide batzuekin batera. Solasaldi interesgarri honetan, euren sorkuntza prozesuen inguruan aritu dira Goitia eta Basaguren. Kantaren sorreratik, taldearekin lantzera. Entsegu lokaletik, estudioan grabatzera. Eta diskaren ediziotik zuzeneko emanaldietara.

Aurki, lan berriak aurkezteko lehen kontzertuak eskeiniko dituzte biek. Montauk-en kasuan, abenduaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean izango da, 360º-ko emanaldi batean. Eta Izaki Gardenak-en lan berria zuzenean entzuteko lehen geltokia Jimmy Jazz aretoa izango da, urtarrilaren 12an.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies