2011.urtean jaiotako ikasle talde honek gai eta garai kronologiko desberdinetan lan egiten duten pertsonen arteko eztabaida sustatzea du helburu. Orain, izaera ex-mixtoko Batzorde Feminista bati esker, arkeologia arloaren baitan ematen diren sexu edo sexu-jazarpen, eraso eta abusuen aurkako protokolo bat sortu dute.

2011.urtean jaio zen Arkeogazte, ikasle talde baten eskutik. Hasierako helburua, gai eta garai kronologiko desberdinetan lan egiten duten pertsonen arteko eztabaida eta elkarlana sustatzea izan zen. Urteek aurrera egin ahala, hamaika izan dira gazteek aurrera atera dituzten prestakuntza eta dibulgazio jarduerak: gaika egindako mintegiak, arkeologiaren tekniken formakuntza ikastaroak, beste elkarteekin egindako topaketak…

Horretaz gain, urtero Arkeogazte zientzia-aldizkaria argitaratzea lortu dute, batik bat, euren ikerketa karreren lehenengo faseetan dauden pertsonen lanak argitaratzera bideratuta dagoen aldizkaria. Izan ere, astearte honetan aurkeztu duten protokoloak, aldizkariaren Arkeologia, generoa, sexua eta sexualitatea monografikoarekin kointziditzen du, genero ikuspegia txertatzen duten ikerketa lanak bilduko dituen alea eta urte honen amaieran argitaratuko dena.

Izaera ez-mixtoko Batzorde Feminista baten beharra

Arkeogazte, arkeologian diharduten gazte ikerlarien elkarte bezala, azken urte honetan arkeologia arloaren baitan ematen diren sexu edo sexu-jazarpen, eraso eta abusuen aurkako protokolo baten sorreran ari da lanean. Izaera ez-mixtoko Batzorde Feminista baten eraketaren ondoren, elkartearen berariazko protokolo bat egiteko beharra egiaztatu zuten, beste arkeologiako elkarteetan, enpresetan, indusketa arkeologikoetan edota unibertsitate esparruan aplikatzeko abiapuntu bezala erabilgarria izan zitekeena.

Azken urteotan arkeologoen elkarte ezberdinak diskriminazio, jazarpen edo eraso egoerak salatzen ari direnez, Arkeogazte-ko Batzorde Feministak egoera hauen prebentziorako, salaketarako eta hauen ondorioz ezarri beharreko zigorretarako, kide bakoitzaren konpromisoa adieraztea erabaki du bere estatutuetan.

Protokolo hau eskuragarri dgo elkartearen web orrialdean. Protokoloarekin batera, aholkularitza eta babeserako gune bat sortu dute, horrelako biolentziak jasan ditzaketen elkarteko zein elkartekoa ez diren pertsonentzako eskuragarri egongo dena, babesgabetasun egoerak saihesteko

Aurkezpen ekitaldia azaroaren 27an, asteartean, izango da, Gasteizko Kanpuseko EHU-UPVko Letren Fakultateko gradu aretoan 17:00etan.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies