Iñigo Cabacasen heriotza aztertzen ari den epaiketa bukatzekotan dago, ostiral honetan amaituko da. Euskal Herri osoan elkartasun keinuak antolatzen ari dira azken asteetan, eta Gasteizen bertan ere hainbat ekimen antolatu dituzte Iñigorentzat Justizia eske.

Unai Rodriguez izan dugu gaur Hizpidean, eta Iñigoren heriotzaren atzean dauden arrazoi politikoez hitz egin digu. Polizia ereduaz hausnartu dute, eta larunbatean mahai-inguru batean aterako dira hausnarketa guzti hauek “Polizia eredua eta Errepresioa” izeneko hitzaldian. Ernai, Iraultza 1921 eta Indar Baskonia taldeek antolatu dute elkarlanean. Polizia eredu honetan zapalkuntzak bermatzeko tresna gisa ulertzen dituzte poliziak, eta sakoneko arrazoietara joan ezean zaila izango da arazoa konpontzea, eta baita Iñigorentzat justizia lortzea ere.

Deialdi gehiago ere badaude Iñigori elkartasuna adierazteko.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies