Azaroaren 6tik 8ra elikadura burujabetzaren aldeko jardunaldiak antolatuko dituzte IPES eta Labore Bizkaia elkarteek. Bertan elikadura burujabetzak Bilbo bezalako hiri batean daukan garrantziaz hitz egingo dute, eta horretarako beste esperientzia batzuek ere ezagutuko dituzte.

EHNE Bizkaiako kide Alazne Intxauspe izan dugu Hizpidean. Bera izango da hizlarietako bat azaroaren 7an egingo den “Gazteak eta Emakumeak Nekazaritzaren Etorkizuna” mahai inguruan. Jardunaldien garrantziaz aritu zaigu Alazne, eta bizitza osasuntsua izateko elikadura burujabetzak daukan garrantziaz. Ekoizleak eta kontsumitzaileen arteko banaketa gainditu eta elkarlanean aritzearen alde agertu da Alazne, etorkizunerako erronka bezala.

Izan ere, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak bultzatzeko moduen ingurukoa izango da astearteko hitzaldia. Bertan, nekazarien eta kontsumitzaileen artean dauden mugak gainditzeko bideak bilatuko dituzte, formula ezberdinak aztertuz.

Azkenerako, ostegunean, Ipar Euskal Herriko esperientziez hitz egiteko aukera izango da, asko baitaukagu ikasteko Iparraldeko laborantza ereduaz, Alazneren hitzetan.

Elkarrizketa osoa entzun dezakezue hemen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies