5 urte bete ditu Errigora proiektuak, eta ikasturte honetako saski kanpaina berria aurkeztu dute jadanik. Errigorak nafarroa hegoaldeko nekazari txikiei eta euskalgintzari laguntzea du helburu, eta 5 urte arrakastatsuren ondoren martxan jarri dute kanpaina berria.

Bost urte hauetan 800.000 € bideratu dira Errigoratik nafar Erriberako euskalgintzara, Sortzen, AEK eta beste hainbat proiektuetara. Era berean, Erriberako nekazari txikien sarea egonkortuz doa, 23 ekoizle ezberdinen produktuak biltzen baititu kanpaina berri honek.

Ilune Basterra izan dugu Hizpidean, bost urte hauetako ibilbideaz eta kanpaina berriaz hitz egiteko. Errigora.eus webgunean edo Hala Bedi irratiko egoitzan bertan ere.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies