Larunbat honetan, urriak 13, kontzertua eskeiniko dute Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan The Baboon Show eta The Capaces taldeek. Sarrera guztiak agortu ziren duela aste batzuk, baina antolatzaileek umeentzako emanaldia prestatu zuten goizeko 12.30ean. Asteburua astinduko duen kontzertu hau zuzenean emitituko du Hala Bideok larunbatean, Hala Bediren webgunearen bitartez eta streaming plataforma ezberdinetan.


The Baboon Show talde suediarra 2003. urtean sortu zen, punk-aren lehen olatuaren eraginpean eta eszenatoki gainean emakumeen protagonismoa oinarri. Cecilia Boströmen pasioak gidatutako zuzeneko indartsuak urteak daramatza zeresana ematen, eta Gasteizen ikusteko aukera paregabea izango da asteburu honetakoa.

Duela urte erdi eman zioten hasiera ‘Radio Rebelde’ tourrari, eta oraingoan, Gasteizen txanda da, Bartzelona, Iruñea edo Mallorcatik eramango dituen giraren parte izango da Jimmy Jazz aretoa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies