Hasi da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Gazte Bira. Eta horretarako hautatu duten lekua Gasteiz izan da, Eusko Jaularitzaren Hezkuntza Delegaritza. Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan, ekimena egin dute 17:30ak pasatxo aipatutako lekuan, ostean, Gasteizko Gaztetxean, hezkuntza prekarietatea aztertu nahi duen mahaingurua eramanez aurrera.

Hezkuntza Delegaritzaren aurrean, dozenaka gazte bildu dira “klase” inporobisatu bat egiteko, ikasgeletako mahaiak eta aulkiak kalera ateraz. Bertan, sistema kapitalista hetereopatriarkala azaltzeko bi “irakaslek”, ordu erdiko klasea eman diete bertaratuakoei, kaletik pasa diren gainontzeko gasteiztarren harridurarako.

Ekimenaren ostean, elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Prekarietatea Borrokatu lemapean. “Gazte eta ikasleok ez gaude bizirautera eta prekarietatera kondenatzen gaituen Hezkuntza Sistema arrotza onartzeko prest”, adierazi du Ernai Gazte Antolakundeak.

Beste hiriburu batzuei utzi diote lekukoa

Urriaren 11 izango da Gazte Bira Gasteizen egongo den egun bakarra. Datozen egunetan, Bilbon, Donostian eta Iruñean egongo da. Ostiralean, Bizkiako eta Gipuzkoako hiribuan egongo da, larunbatean, Nafarroakoan amaitzeko. Bertan, hamaika ekimen ezberdin: sexu disidentziaren inguruko tailerra, solasaldiak, elkarretaratzeak, gazteen emantzipazioa aztertzeko alternatibak…

Gasteizen, bitartean, urriaren 12a ospatzeko ekimen ezberdinak egongo dira: herri-eskolak, elkarretaratze internazionalista eta Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko kalejira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies